14:33

Futbola

EA Sports Liga

Bartzelona-Osasuna partida martxoaren 27an jokatuko dutela berretsi dute; Athletic-Osasuna, hilaren 30ean

EITB MEDIA

Espainiako Futbol Federazioak baieztatu du, ostegunean, EA Sports Ligako 27. Jardunaldiko Bartzelona-Osasuna atzeratutako partida martxoaren 27an jokatuko dutela, ostegunez; ondorioz, 29. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia hilaren 30ean izango da, igandez, ez 28an.

  • Lehen itzulian, Sadarren, Osasunak 4-2 menderatu zuen Bartzelona. Argazkia: EFE.

    Lehen itzulian, Sadarren, Osasunak 4-2 menderatu zuen Bartzelona. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Futbol Federazioak berretsi du 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 27. jardunaldiari dagokion Bartzelona-Osasuna partida martxoaren 27an jokatuko dutela, ostegunez (21:00); hain zuzen, neurketa hori hilaren 8an jokatzekoa zen, baina atzeratu egin zuten, Carles Miñarro Kataluniako taldeko medikua hil zela eta. Ondorioz, 29. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia hilaren 30ean jokatuko dute San Mamesen (18:30), igandez; hasiera batean, iragarri zuten hilaren 28an jokatuko zutela, ostiralez.

Testuinguru horretan, Espainiako Federazioaren Bigarren Instantziako Batzorde Nazionalak erabaki du Bartzelona-Osasuna atzeratutako partida martxoaren 27an jokatuko dutela, ostegunez. Hala ebatzi zuen Jose Alberto Pelaez epaileak, alegia, Espainiako Federazioaren Txapelketa Profesionaletako Epaile Bakarrak; Osasunak eta Bartzelonak helegiteak aurkeztu zituzten, baina Batzordeak ez ditu onartu, ostegunean argitaratutako ebazpenean jasota dagoenez. Neurketa atzeratu egin zuten Carles Miñarro Bartzelonako lehen taldeko medikua bat-batean hil zelako, norgehiagoka hasi baino ordu batzuk lehenago.

Aldaketa horrek, halaber, beste bat dakar, Nafarroako taldeak jokatuko duen hurrengo partidarako: hilaren 28an San Mamesen jokatzekoa zen Athletic-Osasuna derbia, azkenean, hilaren 30an jokatuko dute, igandez.

Osteguneko partida 21:00etan jokatuko da, eta derbia, berriz, igandeko 18:30ean.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.

    Ez dago zuzenekorik

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen