Futbola
F Liga
Agentziak | EITB MEDIA
Bi taldeak sailkapeneko hirugarren postuagatik lehian dira, Atletico Madrilekin batera.
Athleticen eta Realaren arteko derbi baten irudia. Argazkia: Efe.
F Ligako 19. jardunaldiko Athletic-Reala derbia otsailaren 16an, igandea, jokatuko da, 12:00etan, San Mamesen, klub zuri-gorriak iragarritakoaren arabera. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Neurketa Athleticek San Mamesen jokatuko dituen hiruretatik bigarrena izango da, emakumezkoen taldeak Lezaman jokatu ohi baititu bere partidak.
Aurten Bartzelonaren aurkako partida jokatu zuten (0-2) Katedralean eta Realaren aurkako derbia jokatu eta bi astera Real Madrilen aurkako norgehiagoka ere San Mamesen jokatuko dute, 20. jardunaldian, martxoaren 2an.
Zuri-gorri eta txuri-urdinen arteko derbiaren aurretik 17. eta 18. jardunaldiak jokatzea falta den arren, bi taldeak sailkapeneko hirugarren postua lortzeko lehian sartuta daude, Atletico Madril taldearekin batera. Postu horrek Txapeldunen Ligako atariko kanporaketa jokatzeko aukera ematen du.
Lehia horretan, eta 16 jardunaldi jokatuta, hiru taldeak 29 puntura berdinduta daude, baina txuri-urdinek partida bat gutxiago jokatu dute. Golen aldearen eraginez, Atletico hirugarren da orain (+13), Reala laugarren (+7) eta Athletic bosgarren (+5).
Hurrengo zuzenekoak
30 |
![]() |
TXIRRINDULARITZA | L. Gorlako Igoera |
15 |
![]() |
''HELMUGA'' saioa |
30 |
![]() |
SASKIBALOIA | Lointek Gernika vs Kutxabank Araski |
30 | 15:10 - 16:30 | PILOTA | ETB Kantxa Solasean: Binakako finalari buruzko saio berezia |
30 | 16:00 - 18:00 | EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: HSG Blomberg-Lippe vs Super Amara Bera Bera |
30 | 16:30 - 20:00 | PILOTA | Binakako finala: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
31 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic vs Osasuna partidako laburpena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa