Primera Iberdrola 2020-2021

1 / 22 Hurrengoa
Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du Atleticoren aurka, Pinedok gol ederra eginda (1-0)

Athleticek 1-0 irabazi dio Atletico Madrili Lezaman, Clara Pinedok gol ederra sartuta. Garaipen honi esker, zuri-gorriek hurbilago dute Txapeldunen Liga.

Eibarrek mendean hartu du Sevilla, Andrea Alvarezek bi gol bikain sartuta

Eibarrek 3-0 irabazi dio Sevillari Ipuruan. Andrea Alvarezek bi gol bikain egin ditu, horietako bat baloia zelai erditik jaurtita, eta Maria Mirallesek penalti bat gelditu du, norgehiagoka husna zegoenean. 

Realak bana berdindu du Huelvako Sportingen aurka, eta zazpi partida daramatza garaipenik lortu gabe

Reala ez da gai izan Huelvako Sporting mendean hartzeko, eta bana amaitu du F Ligako azken sailkatuaren aurka etxean jokatu duen partida. Natalia Arroyoren taldeak zazpi jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe.

Athleticek 4-1 irabazi dio Levante Las Planasi

Athleticek 4-1 irabazi dio Levante Las Planasi

Patricia Zugastik hiru gol sartu ditu lehen zatian, eta partida bukatu aurretik Ane Azkonak laugarrena sartu du, partida guztiz erabakita uzteko.

Eibarrek 0-0 berdindu du Betis mailari eusteko aurkari zuzenaren kontra

Eibarrek 0-0 berdindu du Betis mailari eusteko aurkari zuzenaren kontra

Eibarrek puntu bat eskuratu du Betisen aurka, 0-0 berdinduta, F Ligako 22. jardunaldiko partidan. Ondorioz, lau puntu ateratzen dizkio Andaluziako taldeari.

Realak 4 eta 2 galdu du Sevillan, gehiago merezi izan duen partidan

Realak 4 eta 2 galdu du Sevillan, gehiago merezi izan duen partidan

Lehenbizi, Llamasek aurreratu du etxeko taldea; Santanak, ondoren, bere atean sartu du baloia, eta Martin-Prietoren eskutik heldu da hirugarrena. Lehen zatiaren luzapenean, Ramirezek aldea murriztu du. Franssik 65. ean 3 eta 2koa sartu du, baina 85.ean Paynek erabakita utzi du norgehiagoka.

 

Joseba Agirrek Betisekin sinatu du, denboraldi amaierara arte, F Ligan mailari eutsi nahirik

Joseba Agirrek Betisekin sinatu du, denboraldi amaierara arte, F Ligan mailari eutsi nahirik

Andaluziako taldea, txapelketa amaitzeko bederatzi partida gelditzen direla, hamabosgarren dabil F Ligan, alegia, jaitsiera postuan da; beraz, Joseba Agirreren helburua da Betisek mailari eustea.
Balio handiko puntua eskuratu du Eibarrek Atletico Madrilen aurka (1-1)

Balio handiko puntua eskuratu du Eibarrek Atletico Madrilen aurka (1-1)

Talde armaginak balio handiko puntua eskuratu du Atletico Madril bigarren sailkatuaren aurka Ipuruan. 15. minuturako markagailuan atzetik egon  arren, gipuzkoarrek ez dute amore eman, eta partida berdindu dute 88. minutuan. Zapore berezia duen puntua Yerai Martinen taldearentzat.

Athletic garaile, Realaren aurka Reale Arenan jokatutako derbian (0-1)

Athletic garaile, Realaren aurka Reale Arenan jokatutako derbian (0-1)

Nahikari Garciak egin du, bigarren zatian, David Aznarren taldeari hiru puntuak eman dizkion gola.
Eizagirre: ''Uste dut partida ona egin dugula, baina ez dugu golik sartu, eta Athleticek bai''

Eizagirre: ''Uste dut partida ona egin dugula, baina ez dugu golik sartu, eta Athleticek bai''

Nerea Eizagirre Realeko jokalariak Athleticen aurka galdutako F Ligako 21. jardunaldiko euskal derbiari buruz hitz egin du.

Nahikari Garcia: ''Garaipen honek gora begira jartzeko aukera ematen digu''

Nahikari Garcia: ''Garaipen honek gora begira jartzeko aukera ematen digu''

Nahikari Garciak egin du Realaren aurka jokatutako derbian Athletici garaipena eman dion gola. "Reale Arenara itzultzea beti berezia dela" aitortu du aurrelariak.

Reala-Athletic Club (0-1) euskal derbiko laburpena eta gola

Reala-Athletic Club (0-1) euskal derbiko laburpena eta gola

Realak eta Athleticek F Ligako 21. jardunaldiko euskal derbia jokatu dute Reale Arean. Zuri-gorriek bereganatu dute garaipena, 0-1eko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai jokaldi onenak, baita neurketako gola ere.

Aznar: ''Ondo iristen gara, irabazteko gogoz ekingo diogu derbiari''

Aznar: ''Ondo iristen gara, irabazteko gogoz ekingo diogu derbiari''

David Aznar Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, Lezaman. Talde zuri-gorriak martxoaren 23an, 18:00etan, Realaren aurka Anoetan jokatuko duen euskal derbiari buruz hitz egin du.

Realak espero du larunbateko derbian, Athletic aurkari, Reale Arenako giroa Kopakoa bezain ederra izatea

Realak espero du larunbateko derbian, Athletic aurkari, Reale Arenako giroa Kopakoa bezain ederra izatea

Cecilia Marcosek, Izarne Sarasolak, Sanni Franssik eta Natalia Arroyo entrenatzaileak adirazi dutenez, Realaren aurreikuspena da F Ligako larunbateko derbian giro ikusgarria izatea, Donostiako zelaian. Bi taldeak dabiltza ondo.

Nahikari Garciak eta Adriana Nanclaresek Realaren aurkako derbiaren inguruan hitz egin dute

Nahikari Garciak eta Adriana Nanclaresek Realaren aurkako derbiaren inguruan hitz egin dute

Athleticeko bi jokalariek uste dute bi taldeak momentu onenean heldu direla larunbatean jokatuko den neurketara. Aukera guztiak aprobetxatu beharko dituzte eta babestu egin beharko dela taldea Realaren arriskuetatik.

Jone Amezaga eta Ane Azkona zalantza dira Realaren aurkako derbirako

Jone Amezaga eta Ane Azkona zalantza dira Realaren aurkako derbirako

Bi jokalariek zelaia utzi behar izan zuten igandean Valencia CF taldearen aurkako neurketan orkatilan min hartuta.
Athleticek laugarren garaipena lortu du jarraian, Valentzia mendean hartuta (2-0)

Athleticek 2-0 irabazi dio Valentziari, arratsalde honetan, Lezaman jokatutako partidan. Irene Ogizak eta Sanadrik egin dituzte golak. Zuri-gorriek Ligako azken lau norgehiagokak irabazi dituzte.

Puntu bana Betis eta Realarentzat F Ligako 20. jardunaldiko partidan

Puntu bana Betis eta Realarentzat F Ligako 20. jardunaldiko partidan

F Ligako 20. jardunaldiko neurketan, Andaluzian jokatutako partidan, Betisek eta Realak 0 eta 0 amaitu dute. Baloiaren jabetza txuri-urdinek izan dute, eta 10 korner atera dituzte, baina ezin izan dute golik egin.

Eibar galtzaile Real Madrilen aurka (1-0), partida lehiatu batean

Eibar galtzaile Real Madrilen aurka (1-0), partida lehiatu batean

Eibar ederki lehiatu zen, beste behin, aurkari handi baten aurrean. Real Madril zitala da bere etxean, eta lehen minutuetan erdietsi zuen partidako gol bakarra. Svava suediarraren zartakoak langa jo ostean, baloia Ivanaren hanketara iritsi zen eta erdiko atzelariak Noelia gainditu zuen.

Realak galdu egin du Bartzelonaren aurka 1 eta 7

Realak galdu egin du Bartzelonaren aurka 1 eta 7

Talde txuri-urdinak Bartzelonaren aurka galdu du etxean (1-7) F Ligako 19. jardunaldiko partidan.

Mailari eusteko borrokan aurrerapausoa eman du Eibarrek Madril CFF mendean hartuta (1-2)

Mailari eusteko borrokan aurrerapausoa eman du Eibarrek Madril CFF mendean hartuta (1-2)

Eibarrek 1-2 irabazi dio Madril CFF taldeari. Galtzen hasi arren, armaginek markagailuari buelta ematea lortu dute Andrea Alvarezen eta Esperanza Pizarroren golei esker. Azken horrek garaipenaren gola sartu du, aurretik penalti bat alferrik galdu ostean.

Athleticeko jokalarien erronka nagusia, Bartzelona kanporatzea

Athleticeko jokalarien erronka nagusia, Bartzelona kanporatzea

Ane Azkonak eta Irene Oguizak uste dute Bartzelona dela talderik zailena, izan ere, munduko talde onenetarikoa da. Kontzentratuta egon beharko dira partidan zehar, eta agertu litezken aukerak ahalik eta gehien aprobetxatu beharko dituzte.

Laura Caminok 2025era arte luzatu du Eibarrekin kontratua

Laura Caminok 2025era arte luzatu du Eibarrekin kontratua

Iaz 25 neurketa jokatu zituen guztira eta lau gol sartu zituen.
Esperanza Pizarrok kontratua berritu du Eibarrekin 2025ra arte

Esperanza Pizarrok kontratua berritu du Eibarrekin 2025ra arte

2022. urtean Eibarrera iritsi ondoren, aurrelariak armagin izaten jarraituko du 2025eko ekainerarte.
Realak 1-1 berdindu du Vila-realen aurka

Realak 1-1 berdindu du Vila-realen aurka

Realak berdindu egin du Vila-realen aurka, etxetik kanpo, F Ligako 18. jardunaldiko neurketa. Txuri-urdinen gola Emma Ramirezek egin du.

Athleticek kostata irabazi dio Betisi (1-0)

Athleticek kostata irabazi dio Betisi (1-0)

Estu eta larri izan bada ere, Athleticek mendean hartu du Betis. Sevillako taldeak hainbat aukera izan ditu, baina ez du asmatu. Partidaren azken txanpan, zuri-gorriek gora egin dute, eta Jone Amezagak 89. minutuan sartu du garaipenaren gola.   

Kundananji, Eibarko jokalari ohia, emakumezkoen futboleko fitxaketa garestiena

Kundananji, Eibarko jokalari ohia, emakumezkoen futboleko fitxaketa garestiena

Zambiako jokalaria Bay FC (AEB) talde sortu berriak fitxatu du datozen bost denboraldietarako, Madrid CFFri 735.000 euro ordainduta.
Athletic garaile, Huelvaren aurka (1-2)

Athletic garaile, Huelvaren aurka (1-2)

Athleticek Huelvari irabazi dio, andaluzirren etxean (1-2). Bizkaitarrek 2 gol sartu dituzte, bata Patricia Zugastik eta bestea Nahikari Garciak. Andaluziarren gola Raiderlin Carrascok egin du.

Realak berdindu egin du Granadaren aurka (1-1)

Realak berdindu egin du Granadaren aurka (1-1)

Natalia Arroyoren taldea atzetik joan da Zubietan, baina Synne Jensen azaldu da, beste behin, eta puntua eman dio Realari.  

Jon Uriarte: ''Europara joatea da gure helburua, eta orain arteko balorazioa positiboa da''

Jon Uriarte: ''Europara joatea da gure helburua, eta orain arteko balorazioa positiboa da''

Jon Uriarte Athleticeko presidenteak eta Mikel Gonzalez kirol arduradunak prentsaurrekoa eskaini dute gaur eguerdian denboraldiaren lehen zatiaren balorazioa egiteko.

Realak Eibar menderatu du (0-2) Ipuruako derbian

Realak Eibar menderatu du (0-2) Ipuruako derbian

Txuri-urdinek 0 eta 2 irabazi diete armaginei F Ligako 16. jardunaldiko partida. Franssik sartu ditu neurketako bi golak.

Realak 0 eta 2 irabazi dio Eibarri Ipuruan jokatutako euskal derbia

Realak 0 eta 2 irabazi dio Eibarri Ipuruan jokatutako euskal derbia

Txuri-urdinak nagusitu dira armaginen aurkako F Ligako 16. jardunaldiko partidan. Franssik sartu ditu norgehiagokako bi golak.
Athleticek kale egin du Granadan (2-0)

Athleticek kale egin du Granadan (2-0)

F Ligan, Athleticek eguerdian jokatu du, sailkapenean azkenaurrekoa den Granadaren kontra, eta 2 eta 0 galdu dute David Aznarren neskek. Goiz iritsi da Granadaren lehen gola, 9. minutuan, Mariasun Quiñonesen akats larri baten ondorioz, eta bigarrena penaltiz sartu dute.

F Ligako Eibar-Reala derbia, zuzenean, igande honetan, eitb.eus-en eta ETB1en

F Ligako Eibar-Reala derbia, zuzenean, igande honetan, eitb.eus-en eta ETB1en

Norgehiagoka Unben jokatuko da, 12:00etan. Lehen itzuliko partidan, donostiarrak 3-0 gailendu ziren.
Nerea Eizagirre: ''Badakigu Eibarren kontrako partida gogorra izango dela''

Nerea Eizagirre: ''Badakigu Eibarren kontrako partida gogorra izango dela''

Nerea Eizagirre Realeko kapitainak Eibarren aurkako derbiaz hitz egin du ostegun honetan Zubietan, eta taldearen garapena nola ikusten duen ere azaldu du.

Arene Altonaga: ''Derbiak beti dira politak, eta ilusio gehiagorekin hartzen dituzu''

Arene Altonaga: ''Derbiak beti dira politak, eta ilusio gehiagorekin hartzen dituzu''

Eibarrek eta Realak elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak, F Ligako 16. jardunaldiari dagokion euskal derbian. Arene Altonaga armaginen kapitainak espero du neurketa polita izatea. Partida igandean jokatuko da, 12:00etan, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da.

Yerai Martinek Eibar entrenatzen jarraituko du 2025era arte

Yerai Martinek Eibar entrenatzen jarraituko du 2025era arte

Andoaingo entrenatzaileak emakumezkoen lehen taldeagidatzen jarraituko du datorren denboraldian ere, klub armaginarekin adostutako akordioaren arabera.
Eibar jaitsiera postuetatik aldendu da, Valentzia 1 eta 0 garaituta

Eibar jaitsiera postuetatik aldendu da, Valentzia 1 eta 0 garaituta

Armaginek urrezko hiru puntu eskuratu dituzte Ipuruan jokatutako F Ligako 14. jardunaldiko partidan. Valentzia mendean hartu dute Pizarroren golari esker. Horrenbestez, jaitsiera postuan dagoen Granadak baino 7 puntu gehiago ditu Eibarrek.

Athleticek puntu bat lortu du Teneriferen kontra, 1-1 berdinduta

Athleticek puntu bat lortu du Teneriferen kontra, 1-1 berdinduta

Zuri-gorriek 1-1 amaitu dute Kanarietako taldearen aurka F Ligako 14. jardunaldiko partida. Da Silvak sartu du lehen gola, Teneriferen aldekoa, eta Nerea Nevadok jarri du 1 eta 1ekoa markagailuan.

Sara Ortegak kontratua berritu du Athleticekin 2026ra arte

Sara Ortegak kontratua berritu du Athleticekin 2026ra arte

18 urteko aurrelari gazteak bi urtez luzatu du talde zuri-gorriarekin zuen akordioa, beste bat gehitzeko aukerarekin.
1 / 22 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena