Futbola
Lagunartekoak
EITB Media
Irene Paredes da berritasun nagusia Jorge Vilda hautatzaileak emandako deialdian. Bestalde, Elene Lete eta Maite Oroz euskal jokalariak ere deitu ditu.
Irene Paredes, Espainiako selekzioaren entrenamendu baten. Argazkia: EFE
Irene Paredes Bartzelonako euskal jokalaria da berritasun nagusia Jorge Vilda Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Norvegiaren eta Txinaren aurkako partidetarako emandako deialdian. Gainera, Elene Lete (Reala) eta Maite Oroz (Real Madril) euskal futbolariak ere deitu ditu Vildak.
Paredesen itzulera deigarria da. Izan ere, Legazpikoa (Gipuzkoa) ez da Espainiako selekzioaren deialdian egon 2023ko Munduko Txapelketara sailkatzeko Ukrainaren eta Hungariaren kontrako partidetatik. Orduantxe, Paredesek eta beste bi futbolarik prentsaurrekoa eskaini zuten adierazteko selekzioko jokalarien haserrea taldearen egoerarekin. Beranduago, hamabost jokalarik uko egin zioten Espainiako selekzioarekin jokatzeari, baina Irene Paredesek ez zuen bat egin hamabost haiekin.
Espainiak Norvegiaren kontra jokatuko du apirilaren 6an eta Txinaren aurka hilaren 11n. Bi norgehiagokak Ibizako Palladium Can Misses estadioan jokatuko dira.
Deialdia:
ATEZAINAK: Misa Rodriguez (Real Madril), Enith Salon (Valentzia) eta Elena Lete (Reala).
DEFENTSAK: Sheila Garcia (Atletico), Olga Carmona, Ivana Andres (Real Madril), Paula Tomas eta Maria Mendez (Levante); e Irene Paredes, Jana Fernandez eta Laia Codina (Bartzelona).
ERDILARIAK: Tere Abelleira, Claudia Zornoza eta Maite Oroz (Real Madril), Fiamma Benitez (Valentzia), Irene Guerrero (Atletico); eta Jenni Hermoso (Pachuca).
AURRELARIAK: Athenea del Castillo eta Esther González (Real Madril), Eva Navarro (Atletico), Asun Martinez (Valentzia), Salma Paralluelo (Bartzelona), eta Alba Redondo (Levante).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa