Espainiako selekzioak 3 eta 0 irabazi dio Herbeheretakoari, eta Nazioen Ligako finalera sailkatu da. Gainera, 2024ko Olinpiar Jokoetan parte hartzea bermatu du.
Misa Rodriguezek aurrez aurre deklaratu du Auzitegi Nazionalean, eta bere taldekideek bideokonferentziaz egin dute Bartzelonatik. Deklaratzen hurrengoa Jorge Vilda izango da. Selekzioko hautatzaile ohiak urriaren 10ean egingo du.
Suediako zaleek ere pankartak egin dituzte munduko txapeldunei babesa erakusteko. Bi selekzioek elkarren aurka jokatu duten norgehiagoka espainiarraren garaipenarekin amaitu da (2-3).
Irene Paredesen ustez, Kirol Kontseilu Nagusia “sendo” sartu da, baina "bakarrik sentitu gara"; gainera, Alexia Putellasen esanetan, jokalariok "ez dugu inor jartzen edo kentzen".
Victor Francos Kirol Kontseilu Nagusiko presidentea eman du erabakiaren berri, zazpi orduko bilera amaitu ostean. Horrez gain, batzorde mistoa sortuko dutela esan du, hitzartutako akordioak ikuskatzeko.
Victor Francos Kirol Kontseilu Nagusiko presidentea batzartuko da jokalariekin; Francosek Montse Tome Espainiako hautatzailearekin ere hitz egingo du. Kirol Kontseilu Nagusia Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioaren mendeko erakundea da.
"Eskatuta genuen zerrendan ez izatea, baina Espainiako Federazioak jarri egin gaitu; horren balizko lege ondorioak aztertuko ditugu", adierazi dute futbolariek. Halaber, zehaztu dute deialdia ez dutela behar bezala egin, eta, hortaz, "RFEFk ezin digu galdegin joan gaitezela".
Espainiako selekzioaren hautatzaile berriak, karguan dagoenetik egin duen lehen deialdian, abuztuan Munduko Txapelketa irabazi zuten 23 jokalarietatik 15 hautatu ditu. Jenni Hermoso ez dago zerrendan, eta Leon eta Guijarro, ordea, bueltatu egin dira.
Irene Paredes euskal futbolariak 2023ko Munduko Txapelketa irabazi du Espainiako selekzioarekin, finalean Ingalaterra mendean hartuta 1-0eko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu Paredesek Munduko Kopa irabazi ostean egindako adierazpenak. (adierazpenak gaztelaniaz)
Irene Paredes legazpiarrak titular gisa jokatu du; Oihane Hernandezek, berriz, ezin izan du parte hartu, bi txartel hori pilatu dituelako txapelketan. Norgehiagoka azken hamar minututan erabaki dute, partida osoan berdinduta egon ostean.
Espainiako selekzioak Suitza menderatu du 1-5eko emaitzarekin Munduko Txapelketako final-zortzirenetan. Bestalde, Japonia ere final-laurdenetarako sailkatu da Norvegiari 1-3 irabazi ostean.
Vildak zuzentzen duen selekzioa C multzoko liderra da sei punturekin, Japoniarekin berdinduta. Datorren astelehenean, uztailaren 31n, elkarren aurka jokatuko dute multzoko lehen postua erabakitzeko.
Irene Paredes da berritasun nagusia Jorge Vilda hautatzaileak emandako deialdian. Bestalde, Elene Lete eta Maite Oroz euskal jokalariak ere deitu ditu.
Kataluniarrak nagusitu dira ostegun honetan Real Madrili luzapenean 3-1 irabazita eta 59. minututik jokalari bat gutxiagorekin jokatuta, Irene Paredesen kanporaketagatik.
Irene Paredes euskal jokalaria Espainiako selekzioko kapitainetako bat da. Egunotan, jokalariek Jorge Vilda hautatzailearen dimisioa eskatu dutela publikatu da. Legazpikoak esan duenez, jokalariek ez dute dimisiorik eskatu.
PSG taldeko kapitaina den Irene Paredesek elkarrizketa eskaini dio Euskal Telebistari. Klubaren historian lehen aldiz lortu du Liga irabaztea Parisko taldeak.
Wendy Renardek 67. minutuan sartutako golak erabaki du finalerdia. Irene Paredesen Paris Saint-Germain taldea Txapeldunen Ligatik at geratu da, finalaren atarian.
Irene Paredesek bi Munduko Kopa jokatu ditu jada. Etxean da, eta campusa antolatu du udarako. ETBrekin hitz egin du campusari eta emakumeen futbolak izan duen bilakaerari buruz.
Chelsearen kontra galdu eta gero erronka zaila du Pariseko taldeak. Lyonek eta Bartzelonak aldea lortu zuten joaneko partidan eta Slaviak eta Bayern Munichek bana egin zuten.
Irene Paredesen familiak, lagunak eta atletismoko entrenatzaile ohiak jokalariaren txikitako uneak ekarri dituzte gogora eta barruraino heldu zaizkio hitzak.
Irene Paredesek 2018ko Gipuzkoako Kirolari Onenaren Saria jaso berri du. Ez da jaso duen sari bakarra, baina ezberdinak izan arren, guztiek ilusio handia egiten diela gaineratu du.
Urte bikaina osatu du Paris Saint Germainen ari den Legazpiko atzelariak, Frantziako Kopa irabaziz. Talde onenaren saria Txuri-Berri curling taldeak eraman zuen.
Gipuzkoa Elite Women Football Cup txapelketa jokatu da Zubietan lehendabiziko aldiz. Irene Paredes legazpiarra tarteko den Paris Saint Germain izan da txapeldun 4-1 Atletico Madril garaituta.
Paris Saint Germaineko jokalari legazpiarra nazioarteko 2017ko hamaikakorik onenean sartu dute. Frantziako Ligan eta Txapeldunen Ligan ezinbesteko jokalaria da gipuzkoarra.