Faktoria
Gotzone Sagardui
Osasun sailburuak azpimarratu duenez, dosi nahikoak jasoz gero, uda aurretik 50 urtetik gorako herritar denak txertatuta edukitzeko gaitasuna badu Osakidetzak.
Gotzone Sagardui
Informazio gehiago (2)
Datuek beheranzko joera hartu duten arren “zuhurtasunez” mintzatu da "Faktoria"n egindako elkarrizketan Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta ez du berretsi nahi izan olatu aldi honetako okerrena pasatu denik: “Nahiko nuke hori esan baina erne eta zuhurtasunez jokatu behar dugu”. “Zenbaki handiak ditugu oraindik, birusa gure inguruan indarrez dabili eta kontuz ibili behar dugu”, berretsi du. Ildo horretan iritzi dio segurtasun neurriak hartzen jarraitu behar dela eta "maiatzaren 9a goizegi dela neurri horiek bertan behera uzteko”. Sagarduik derrigorrezko jo du mugikortasunarekin lotutakoei eustea: "Mugikortasunak mugatuta jarraitu behar du", esan du.
50 urtetik gorakoen txertaketa, uda aurretik amaituta
Txertaketari buruz, Osasun sailburuak jakinarazi du joan den astean 160.000 dosi jarri dituela Osakidetzak eta txertaketa erritmoari eutsi nahiko lieketela hemendik aurrera. 70-79 urte artekoen txertaketa epe laburrean bukatuko dela uste du eta 60-69koen artean ere asko aurreratuko dela. Sagarduik azpimarratu du, dosi nahikoak jasoz gero, 50 urtetik gorako herritar denak uda aurretik txertatuta edukitzeko gaitasuna baduela Osakidetzak. Nolanahi ere, jasotzen diren dosi kopuruarekin lotu ditu helburu horiek. Sagarduik jakinarazi duenez, aste honetan, beste 80.000 txerto jasotzea espero du Jaurlaritzak.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa