EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Emaitzak
Agentziak | Erredakzioa
EAJk eta EH Bilduk 2016an baino eserleku bat gehiago lortu dute. PSE-EE hirugarren indarra da. Jarraian, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Cs daude. Voxek ez du ordezkaririk lortu.
Gipuzkoako emaitzak. Argazkia: eitb.eus.
Informazio gehiago (1)
EAJk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Gipuzkoan, botoen % 100 zenbatuta, botoen % 36,53 eta 10 legebiltzarkide lortuta, 2016an baino bat gehiago; EH Bilduk botoen % 35,18 eta 9 eserleku lortu ditu, duela 4 urte baino bat gehiago.
PSE-EEk hirugarren postua kendu dio Elkarrekin Podemos-IUri Gipuzkoan, botoen % 12,89 eskuratuta, eta alderdi moreak bi eserleku galdu ditu, botoen % 7,13 jasota.
PP+Cs koalizioak legebiltzarkide bat lortuko luke, alderdi popularrak 2016ko hauteskundeetan bakarrik lortu zituenak baino bat gutxiago, botoen % 4,67 eskuratuta, aurreko hauteskundeetan baino lau puntu gutxiago. Voxek, botoen % 1,33rekin, ez du ordezkaritzarik lortu.
Donostian, EAJk garaipen argia lortu du (botoen % 37,19), eta EH Bildu (% 24,52), PSE-EE (% 15,83), PP+Cs koalizioa (% 8,88) eta Elkarrekin Podemos-IU (% 8,18) geratu dira ondoren.
Abstentzioa % 45,43koa izan da lurralde honetan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa