Euskadiko hauteskundeetako azken albisteak 2020 | EITB Hauteskunde Autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

1 / 30 Hurrengoa
Ortuzar: Kanpainan ikusi dugun Bildurekin akordioa posible izango da, baita PSErekin ere

Ortuzar: "Kanpainan ikusi dugun Bildurekin akordioa posible izango da, baita PSErekin ere"

EAJren EBBko presidentearen aburuz, EH Bilduk lortu dituen "emaitza nabarmenak" gorabehera, koalizioak "ezin du kanpotik Jaurlaritzaren politika baldintzatu". Hala, uste du ez dutela gobernatzeko modua aldatu behar, bai, ordea, herritarrek hauteskundeetan emandako "abisua" kontuan hartu.
Otegik ez du baztertu EH Bilduk Otxandiano inbestidura saiora aurkeztea

Otegik ez du baztertu EH Bilduk Otxandiano inbestidura saiora aurkeztea

EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa laster itxiko dutela uste du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, eta negoziazio horietan eztabaida batzuk ez mugatzeko eskatu die.
PSE-EEren zuzendaritzaren bilera hauteskundeetako emaitzak aztertzeko

PSE-EEren zuzendaritzaren bilera hauteskundeetako emaitzak aztertzeko

Sozialistek txalo artean hartu dute Eneko Andueza lehendakarigaia. Bilera EAJrekin izango dituzten negoziaketak prestatzeko era baliatu dute.

Jeltzaleen apustua EAJren eta PSEren programak uztartzea da, elkarrekin gobernatzeko

Jeltzaleen apustua EAJren eta PSEren programak "uztartzea" da, elkarrekin gobernatzeko

Andoni Ortuzar EBBren presidenteak gobernu programan negoziaketan zentratzea eskatu du, karguak banatzeaz hitz egin baino lehenago. Esan duenez, 2020an etxean geratu ziren EAJren boto emaileen zati baten botoak berreskuratu dituzte oraingoan.
Anduezak dio sozialisten printzipioak eta programa gidari izango duen akordio baten alde lan egingo dutela

Anduezak dio sozialisten printzipioak eta programa gidari izango duen akordio baten alde lan egingo dutela

PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du gai izan direla "irtenbideak planteatzen dituen politika" nahi duten herritarrekin konektatzeko.
Ortuzar: ''Garantzitsuena orain da EAJ eta PSEren bi hauteskunde programak gobernu programa batean batzea''

Ortuzar: ''Garantzitsuena orain da EAJ eta PSEren bi hauteskunde programak gobernu programa batean batzea''

EAJk PSE-EErekin duen gobernu akordioa berritzearen aldeko apustua egiten du. Andoni Ortuzar presidentearen ustez, bi alderdiek gobernu programa komuna negoziatu behar dute orain, eta geroago hitz egingo dute karguen banaketaz.

EBBren bilera hauteskundeetako emaitzak aztertzeko

EBBren bilera hauteskundeetako emaitzak aztertzeko

EAJren zuzendaritzak bilera bat egin du, Imanol Pradales lehendakarigaiarekin batera, apirilaren 21eko hauteskundeetako emaitzak aztertzeko.

EH Bildu: Gobernantza eredu berri bati irekiera eman behar dion ziklo politiko berri batean gaude

EH Bildu: "Gobernantza eredu berri bati irekiera eman behar dion ziklo politiko berri batean gaude"

EH Bilduko Mahai Politikoak bilera egin du gaur arratsaldean, hauteskunde-eguneko emaitzen irakurketa sakonagoa egiteko. Otegiren hitzetan, boto-emaileek "politika abertzaleagoak, politika suberanistagoak eta ezkerreko politikak" eskatu dituzte.
Otegi: ''Gobernantza eredua aldatu beharra dago, politika abertzaleago, subiranistago eta ezkerrekoagoekin''

Otegi: ''Gobernantza eredua aldatu beharra dago, politika abertzaleago, subiranistago eta ezkerrekoagoekin''

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak uste du ziklo politiko berri bati hasiera eman diotela azken hauteskundeek, eta gobernantza eredu berri bati irekiera eman behar zaiola aldarrikatu du.

EAJ garaile Bizkaian, eta EH Bildu Araban eta Gipuzkoan

EAJ garaile Bizkaian, eta EH Bildu Araban eta Gipuzkoan

Bi alderdiek berdindu egin dute 27na eserlekurekin, baina EAJk babes handiagoa jaso du EAEn botoetan. Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian jeltzaleek jarraitzen dute lehen indar gisa, eta EH Bildu Araban eta Gipuzkoan izan da nagusi.

Lehendakari gisa bere konpromisoa bete duela eta kargua barne bake handiarekin utziko duela dio Urkulluk

Lehendakari gisa bere konpromisoa bete duela eta kargua "barne bake handiarekin" utziko duela dio Urkulluk

Sailburu guztiek egindako lana eskertu du jarduneko lehendakariak, "ekaitz asko" izan baitira azken garaiotan.
EAEko herritarrek ''zerbitzu publikoak indartzearen alde'' bozkatu dute, Chiviteren ustez

EAEko herritarrek ''zerbitzu publikoak indartzearen alde'' bozkatu dute, Chiviteren ustez

PSNren idazkari nagusi gisa egindako adierazpenetan, Chivitek esan du hauteskundeen emaitzak biztanleriaren "kezka eta lehentasunen" isla direla, eta tartean ez dago "agenda subiranista". Horren ustez, hurrengo Jaurlaritzak ere horiek izan beharko lituzke abiapuntu. 

Martinez: ''Guregan hartuko dugu kanpoan geratu diren 23 000 boza horien ordezkaritza''

Martinez: ''Guregan hartuko dugu kanpoan geratu diren 23 000 boza horien ordezkaritza''

Lander Martinez Sumar Mugimenduko buruak adierazi du Podemoseko bozkak ere ordezkatu nahi dituztela Eusko Legebiltzarrean. 

''Ekaitz ugariko garai'' batean egindako lana eskertu die Urkulluk bere sailburuei

''Ekaitz ugariko garai'' batean egindako lana eskertu die Urkulluk bere sailburuei

Hauteskundeen biharamunean nola sentitzen den galdetuta, Iñigo Urkulluk esan du "barne bake handia" duela. Lehendakariak ez ditu atzoko hauteskundeetako emaitzak baloratu nahi izan. "Agintaldia bukatzean zentratuta nago", adierazi du.

Podemos, triste emaitzagatik, eta herritarrek ez dutelako onurak ekarri zituen oposizio hori izango

Podemos, "triste" emaitzagatik, eta herritarrek ez dutelako "onurak ekarri zituen oposizio hori" izango

Elkarrekin Podemosen koordinatzaile nagusiak onartu du Legebiltzarretik kanpo geratzea ez zela "aurreikus zitekeen zerbait, baina bai aukera asko zituena".
Atutxa pozik euskal gizarteak berriro EAJ aukeratu duelako, EH Bilduren gorakada ukatu gabe

Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"

Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria

39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria

Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
EAEko hauteskundeetako emaitzak, bost gakotan

EAEko hauteskundeetako emaitzak, bost gakotan

Apirilaren 21eko bozek inoizko Legebiltzarrik abertzaleena utzi dute, EH Bildu maximo historikoetan dagoela eta ezker konfederala ia desagertuta.

Lander Martinez: Gure espazioarentzat ez zen momenturik hoberena, baina ordezkaritza lortu dugu

Lander Martinez: "Gure espazioarentzat ez zen momenturik hoberena, baina ordezkaritza lortu dugu"

Sumar mugimenduko kidearen hitzetan, Jon Hernandezek eserlekua lortu izanak bide bat markatuko du, eta ahalmena emango die politika aurrerakoiak Legebiltzarrera eramateko. "Hori zen gure helburua zentzu honetan".
Amaia Martinez: Beti izan dugu itxaropena, inkestek gure alde egiten ez zuten arren

Amaia Martinez: "Beti izan dugu itxaropena, inkestek gure alde egiten ez zuten arren"

Voxeko legebiltzarkideak Radio Euskadiko Boulevard saioan hitz egin du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak aztertzeko.
Garrido: Argi dago botoa mobilizatu dela eta PPren goranzko joera berresten dela aurreko hauteskundeetatik

Garrido: "Argi dago botoa mobilizatu dela eta PPren goranzko joera berresten dela aurreko hauteskundeetatik"

Laura Garrido Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusia pozik agertu da EAEko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiak izan duen igoerarekin eta politikak egiterako garaian eta neurri ezberdinak aurrera ateratzerako orduan erabakiorrak izatea nahi du.
Hernandez (Sumar): Pozik gaude Eusko Legebiltzarrean gutxieneko presentzia izateaz

Hernandez (Sumar): "Pozik gaude Eusko Legebiltzarrean gutxieneko presentzia izateaz"

Arabako zerrendaburuaren esanetan, orain "ezkerreko politikak bultzatzen jarraitzeko unea" da. "Ezkerreko gehiengoa izango dugu berriro Eusko Legebiltzarrean, baina berriro aterako da aurrerakoia ez den Gobernu bat", esan du.
Pau Blasi: Erabakigarriak izango gara, osasuna, zaintza ereduan, etxebizitza politikan...

Pau Blasi: "Erabakigarriak izango gara, osasuna, zaintza ereduan, etxebizitza politikan..."

PSE-EEren hauteskunde-programen idazkariak esan du "programazio eta orientazio zehatza" adostuko dutela.
Indar bozkatuenak dauka ardura EH Bilduren hazkundea oso handia izan arren, Otxandianoren arabera

Indar bozkatuenak dauka "ardura" EH Bilduren hazkundea "oso handia" izan arren, Otxandianoren arabera

Hurrengo legebiltzarra inoizko abertzaleena eta ezkerrekoa izango denez, hori "nabaritu" egin behar dela azpimarratu du EH Bilduko lehendakarigaiak.
PSE-EEk esan du exijenteagoa izango dela koalizio gobernuan izan beharreko pisuari buruz

PSE-EEk esan du "exijenteagoa" izango dela koalizio gobernuan izan beharreko pisuari buruz

PSE-EEren Politika Autonomiko eta Politika Publikoen idazkariaren esanetan, "oso pozik" daude lortutako emaitzekin, "kanpaina oso polarizatu batean, PSE-EEk bere lekua topatu baitu". Negoziazioak hizpide, gobernuko "eremu guztietan eragina izaten" saiatuko direla azpimarratu du.
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiaren balorazioa hauteskundeen emaitzez

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiaren balorazioa hauteskundeen emaitzez

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiaren balorazioa hauteskundeen emaitzez.

Itxaso Atutxaren balorazioa Eusko Legebiltzarrako hauteskundeen emaitzez

Itxaso Atutxaren balorazioa Eusko Legebiltzarrako hauteskundeen emaitzez

Itxaso Atutxak (EAJ) Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzen balorazioa egin du.

EAJk irabazi du botoetan, EH Bildurekin 27na eserlekutan berdinduta

EAJk irabazi du botoetan, EH Bildurekin 27na eserlekutan berdinduta

Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.

EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko diote egungo gobernuari, gehiengo osoz

Jeltzaleek eta sozialistek 39 eserleku dituzte, gehiengo osoaren langa ordezkari batengatik gaindituta.
Hau izango da eserlekuen banaketa Legebiltzarrean

Hau izango da eserlekuen banaketa Legebiltzarrean

EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari apirilaren 21eko hauteskundeen ostean; izan ere, jeltzaleek eta sozialistek 39 legebiltzarkide batuko lituzkete, eta 38 behar dira gehiengo osoa izateko. 

Hauek izan dira EAEko hauteskundeetako emaitzak

Hauek izan dira EAEko hauteskundeetako emaitzak

EAJk eta EH Bilduk 27na eserleku eskuratu dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina alderdi jeltzalea izan da bozkatuena, 29.000 botoko eta 2,64 puntuko aldearekin. Koalizio subiranistak, bere aldetik, emaitza historikoak lortu ditu, lehen aldiz 300.000 botoen langa gaindituta.

Hauteskunde gaua, iruditan

Hauteskunde gaua, iruditan

2024ko apirilaren 21eko hauteskunde gaueko argazkiak Euskadin.

Hauteskundeen osteko egutegia: gutxienez bi hilabete lehendakaria aukeratu arte

Hauteskundeen osteko egutegia: gutxienez bi hilabete lehendakaria aukeratu arte

Bozen ostean XIII. legegintzaldia abiatu arteko prozesua martxan da dagoeneko. Araudiak data pare bat ezartzen ditu, eta gainerako epeak alderdien negoziazioen araberakoak dira, gobernu berria osatzeko itunak lortzeko duten prestutasun eta gaitasunaren araberakoak.
Alba Garcia: ''Gure indarrak jarriko ditugu Euskadiko politikek ezkerrerantz egin dezaten''

Alba Garcia: ''Gure indarrak jarriko ditugu Euskadiko politikek ezkerrerantz egin dezaten''

Sumarrek lortu egin du Eusko Legebiltzarrean sartzea. Araban erdietsi du ordezkaria, eta, horrenbestez, Alba Garcia lehendakarigaiak (Bizkaiko zerrendaburu zen) ez du parlamentari akta lortu. Entzun itzazu Alba Garcia hautagaiaren hitzak.

Martinez: ''Gugan konfiantza izan duten 21.000 ausartak ordezkatzeko lan egingo dugu''

Martinez: ''Gugan konfiantza izan duten 21.000 ausartak ordezkatzeko lan egingo dugu''

Amaia Martinezek eskerrak eman dizkie VOX bozkatu duten 21.000 euskal herritarrei eta Eusko Legebiltzarrean euren ahotsa eramateko lan egingo dutela esan du.

Hauek dira hauteskunde gauaren gako nagusiak

Hauek dira hauteskunde gauaren gako nagusiak

Hautetsontziek inoizko Eusko Legebiltzarrik abertzaleena marraztu dute gaur, EAJk eta EH Bilduk lau eserlekutik hiru eskuratu baitituzte. Zehazki, 75 legebiltzarkideetatik 54 bi alderdi horietakoren batekoak izango dira.
De Andres: ''Hau PPren errekuperazioaren hasiera da Euskadin''

De Andres: ''Hau PPren errekuperazioaren hasiera da Euskadin''

Javier de Andres hautagai popularrak Imanol Pradales jeltzaleari deitu dio, akordioa eskaintzeko, betiere "hitzartutako mugen barruan" eta edozein apurketa geldiarazteko.

Otxandiano: ''Mapa politikoa aldatu egin da jada, eta, beraz, aro berri batean gaude''

Otxandiano: ''Mapa politikoa aldatu egin da jada, eta, beraz, aro berri batean gaude''

Pello Otxandianok ziurtatu du emaitza historiko hauek mapa politikoa aldatu dutela, eta, beraz, aro berri batean gaudela.

Eneko Andueza: ''Egonkortasuna bermatuko dugu; gure hitza hor dago eta ez dugu aldatuko''

Eneko Andueza: ''Egonkortasuna bermatuko dugu; gure hitza hor dago eta ez dugu aldatuko''

PSE-EEk 12 legebiltzarkide lortu ditu (+2). Horrela, EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari. Izan ere, jeltzaleek eta sozialistek 54 legebiltzarkide batuko lituzkete, eta gehiengo osoa 38koa da. Entzun itzazu Eneko Andueza hautagaiaren hitzak.

Otegi: ''Gu gara lehen indar abertzalea Euskal Herrian''

Otegi: ''Gu gara lehen indar abertzalea Euskal Herrian''

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak azpimarratu du bere koalizioa indar abertzale bozkatuena dela Euskal Herri osoan, eta Gipuzkoan, Araban eta Gasteizen. Atzerritarren botoei esker 28. eserlekua lortzeko aukera zabalik utzi du.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena