EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020
U12
eitb.eus
EH Bilduk bigarren postuari eutsiko lioke 2 legebiltzarkide irabazita, 20rekin. PSE-EE hirugarren izango litzakete 1-3ko gorakadarekin, eta Elkarrekin Podemos-IU laugarren, 3-4 galduta.
Inkestaren emaitza. Argazkia: EITB
Informazio gehiago (2)
EAJk irabaziko lituzke EAEko gaurko hauteskundeak botoen % 40 ingururekin, 30-32 legebiltzarkide eskuratuta, EiTBk uztailaren 9tik 12ra egindako inkestaren arabera.
Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako inkesta horren amaitzetan ikus daitekeenez, EH Bilduk bigarren postuari eutsiko lioke, baina 2 eserleku gehiagorekin; hau da, 20ra iritsiko litzateke.
PSE-EE hirugarren postura igoko litzateke 1 eta 3 aulkiren arteko gorakadarekin (10-12), eta Elkarrekin Podemos-IUk beherakada nabarmena izango luke, 3 edo 4 legebiltzarkide galduta.
Bosgarren PP+Cs koalizioa geratuko litzateke 4-6 legebiltzarkiderekin (3-5eko beherakada), eta zalantzan dago Vox Legebiltzarrean sartuko den ala ez (ordezkari bat lor lezake Araban).
Araba
EAJk 9 edo 10 legebiltzarkide lortuko lituzke Araban, aurrekoetan baino 1 edo 2 gehiago. EH Bilduk 6 legebiltzarkide lortuko lituzke (lehen baino bat gehiago). PSE-EE 4 edo 5 legebiltzarkiderekin geratuko litzateke lurralde horretan (1 edo 2 gehiago). Elkarrekin Podemos-IUk eserleku bat galduko luke, % 6ko beherakadarekin, eta 3 ordezkari izango lituzke. PP+Cs izango litzateke azkena Araban, botoen erdia galduta, 2 edo 3 ordezkarirekin. Voxek lor lezakeen ordezkaria eskuratzeko lehia estua egongo litzateke EAJ, PSE-EE eta PP+Cs-ren artean.

Bizkaia
Bizkaian ere, EAJ gailenduko litzateke (11 edo 12 eserleku), alde handiarekin gainera. EH Bildu bigarren izango litzateke 5 eserlekurekin, PSE-EEk gora egingo luke eta bat gehiago lor lezake (3 edo 4). Elkarrekin Podemos-IUk eserleku 1 edo 2 galduko lituzke, eta 2 edo 3rekin geratuko litzateke. PP+Cs-ek 5 puntu galduko lituzke, eta dituen 2 ordezkarietatik bat gal lezake.

Gipuzkoa
Gipuzkoan ere, EAJ nagusi 10 ordezkarirekin, baina gertu izango luke EH Bildu 9rekin, botoen % 31,8 jasota. PSE-EEk 3 ordezkariei eutsiko lieke, Elkarrekin Podemos-IUk ordezkari bat galduko luke eta 2rekin geratuko litzateke, eta PPk ere bat galduko luke eta bakarrarekin geratuko litzateke.

Fitxa teknikoa
Gizakerren inkesta hau uztailaren 9a eta 12a bitartean egin dute, 3.000 herritarri telefonoz galdetuta, 1.000 lurralde bakoitzeko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar