EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

18:03

EAE-ko Hauteskundeak 2020

APIRILAK 5

Urkulluk alderdiak deitu ditu EAEko hauteskundeen data aztertzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Datorren larunbatean, gainerako erkidegoetako presidenteekin batera, bideokonferentzia bidezko bilera bat egingo du Espainiako Gobernuko Pedro Sanchez presidentearekin.

  • Iñigo Urkullu

    Iñigo Urkullu. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakaria euskal alderdiekin bilduko da datorren astelehenean, koronabirusaren pandemiaren hedapena dela eta, apirilaren 5eko hauteskunde deialdia mantendu ahal den aztertzeko.

Eusko Jaurlaritza gaitzaren hedadurarekin hauteskundeak mantendu daitezkeen aztertzen ari dela iragarri zuen Urkulluk asteazkenean, baina erabakia Hauteskunde Batzorde Zentralari dagokiola argitu zuen.

Iñigo Urkullu lehendakaria euskal alderdiekin bilduko da datorren astelehenean, koronabirusaren pandemiaren hedapenaren aurrean, apirilaren 5eko hauteskunde deialdia mantendu ahal den aztertzeko.

Eusko Jaurlaritza gaitzaren hedadurarekin hauteskundeak mantendu daitezkeen aztertzen ari dela iragarri zuen Urkulluk asteazkenean, baina erabakia Hauteskunde Batzorde Zentralari dagokiola argitu zuen.

EH Bilduko Arnaldo Otegi koordinatzaileak hauteskunde kanpaina bertan behera uzten duela iragarri du eta hauteskundeak atzeratzeko eskatu du, ahalegin guztiak pandemiaren aurkako borrokan oinarritzeko.

Osasun Sailak koronabirusa geldiarazteko egiten duen kudeaketaz gain, "alderdi politikoei, nagusiki, dagokien kontu bat dago: hauteskunde autonomikoak", gogorarazi du Urkulluk alderdiei egindako deialdian.

EAEko Hauteskunde Batzordea asteazkenean bildu zela gogorarazi du, eta, dakienagatik, "ez zuen inolako erabakirik hartu". Halaber, datorren larunbatean, gainerako erkidegoetako presidenteekin batera, bideokonferentzia bidezko bilera bat egingo duela adierazi du Espainiako Gobernuko Pedro Sanchez presidentearekin egoera aztertzeko, baina ez duela gai zerrendaren berri onartu du.

"Hori dela eta, asteburuan gertatuko denaren zain, ahalik eta informazio gehien izateko asmoz, datorren astelehenean egingo den bilerara deitzen zaituztet", azaldu die Urkulluk alderdiei.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena