EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

13:51

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskunde aurrerapena

Apirilaren 5era iristeko hauteskunde-egutegia

agentziak | erredakzioa

Kanpaina martxoaren 20an hasiko da, eta alderdiek hilabete horretarako 2ra arte dute hautagaitzak aurkezteko epea. Gaurtik martxoaren 26ra bitartean, posta bidezko botoa eskatu ahal izango da.

  • Hauteskundeetako boto-paperak. Argazkia: Efe

    Hauteskundeetako boto-paperak. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdiek otsailaren 26 eta martxoaren 2a artean aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak apirilaren 5ean izango diren EAEko hauteskundeetan parte hartu nahi badute, eta kanpaina hilabete horren 20an hasiko da.

Eusko Legebiltzarra desegiteko dekretua gaur argitaratu da Aldizkari Ofizialean, eta berarekin hauteskunde-egutegia hasi egin da.

1,8 milioi pertsonak izango dute botoa emateko eskubidea. Atzerrian bizi diren 75.000 pertsona daude botoa emateko eskubidearekin, duela 4 urte baino 6.000 gehiago. Eusko Legebiltzarrerako 75 ordezkariak aukeratuko dira.

Otsailaren 12tik 19ra, alderdi politikoek beren ordezkariak izendatu ahal izango dituzte Hauteskunde Batzordearen aurrean.

Gaurtik martxoaren 26ra bitartean, posta bidezko botoa eskatu ahal izango da. Atzerrian modu iraunkorrean bizi diren pertsonek otsailaren 11tik martxoaren 7ra bitartean eskatu ahal izango dute.

Aipatu dekretua argitaratu eta 15-20 eguneko epean aurkeztu behar dituzte hautagaitzak dagozkien hauteskunde-batzordeetan. Hori horrela, otsailaren 26tik martxoaren 2ra izango da epea.

Hautagaitzak aurkeztu ostean, zerrendak Aldizkari Ofizialean argitaratuko dituzte, inpugnazioak aurkeztu ahal izateko eta akatsak zuzentzeko. Azkenean, martxoaren 9an izango da hautagaien baieztapen ofiziala.

Gaurtik aurrera debekatuta dago hauteskunde-propaganda egitea. Udalek izendatu beharko dituzte, orain, alderdiek zein leku eta espaziotan egin ahal izango dituzten ekitaldiak hauteskunde kanpainan zehar.

Bozketa-mahaiak osatuko dituzten pertsonak izendatzeko zozketa martxoaren 7tik 11ra egingo da.

Hauteskunde-kanpaina martxoaren 20an hasiko da, ostiralean, baina alderdi politikoek ekitaldiak aurreratuko dituzte bezpera iluntzera, martxoaren 19ra, EAEn jai izango den egun horretara. Apirilaren 4a, larunbata, gogoeta eguna izango da, eta hurrengo egunean izango dira diktadura amaitu zenetik Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hamabigarren hauteskundeak.

Hauteskunde aurrerapenak hautagaia izendatu gabe harrapatu ditu Elkarrekin Podemos (hauteskunde primarioak egiten ari da). PPk, berriz, Alfonso Alonso hautagaia onartu du azkenean. EAJren lehendakarigaia Iñigo Urkullu izango da berriro, eta bere aurkariak Idoia Mendia hautagai sozialista eta Maddalen Iriarte EH Bildukoa izango dira.

Hautetsien izendapena apirilaren 30a baino lehen egingo da. Emaitzen behin betiko argitalpena egingo da maiatzaren 8a baino lehen. Maiatzaren hasieran eratuko da Eusko Legebiltzarra. Horrekin emango zaio hasiera hamabigarren euskal legealdiari.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena