Politika -

A21 HAUTESKUNDEAK

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina, azken txanpan

Oraindik ez dago ezer erabakita. Horregatik, alderdiak buru-belarri dabiltza haien proposamenak herriz herri aurkezten. Astearte honetan, gainera, EITBk bigarren debate handia emango du, apirilaren 21eko hauteskundeak harira ekarrita.

Zazpi lehendakarigaiak
Zazpi lehendakarigaiak
Zazpi lehendakarigaiak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akaberara heltzen ari da hauteskunde kanpaina Euskadin. Apirilaren 21eko hitzorduari so daude alderdi eta lehendakarigaiak, bideari aspaldi ekinda, baina amore emateko gogorik gabe. EITBren azken inkestak tentsioa bizitu du bi indar nagusien artean, EH Bilduri eman baitio garaipena, estreinakoz, boto zein eserleku kopuruari dagokionez.

Hain zuzen ere, EITB Focusen arabera, EAJ bigarren indarra izango da, 2-3 eserleku gutxiagorekin, nahiz eta bi alderdiek ia boto kopuru bera izango duten. PSE-EEk bi ordezkari gehiago lortuko ditu, PPk gora egingo du, eserleku bat gehiago eskuratuta. Vox, bere aldetik, Legebiltzarretik desagertuko da. Ezker konfederalean, Sumarrek ordezkari bat lortuko du. Elkarrekin Podemos, berriz, Legebiltzarretik kanpo geratuko da.

Dena den, handia da oraindik ere zalantzatien kopurua (% 20koa), eta horrek eragina izango du azken emaitzan.

Horien ideiak argitu nahian-edo, buru-belarri dabiltza kanpainan alderdi guztiak euren proposamenak herriz herri aurkezten.

Bestalde, bihar, asteartea, EITBk bigarren eztabaida handia emango du zuzenean, 22:00etatik aurrera, ETB2n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en, apirilaren 21eko Legebiltzarrerako hauteskundeak harira ekarrita.

Eztabaida horretan zazpi lehendakarigaiek hartuko dute parte: Imanol Pradalesek (EAJ), Pello Otxandianok (EH Bildu), Eneko Anduezak (PSE-EE), Javier de Andresek (PP), Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos), Amaia Martinezek (Vox) eta Alba Garciak (Sumar).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Euskal Autonomia Erkidegoa gaur EAEko hauteskundeak EH Bildu PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Vox Sumar Mugimendua