Politika -

ESKUMENAK

Transferentzien Batzordea arratsaldean bilduko da eskualdatzeak berresteko

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hiru eskumen eskualdatzeko akordioa lotu zuten otsailean: aldirietako tren-zerbitzua, unibertsitate-tituluen homologazioa eta etorkinak gizarteratzeko ibilbideak.

Olatz Garamendi Autogobernu eta Gobernantza Publikoko sailburua, artxiboko irudi batean. IREKIA
Olatz Garamendi Autogobernu eta Gobernantza Publikoko sailburua, artxiboko irudi batean. IREKIA
Olatz Garamendi Autogobernu eta Gobernantza Publikoko sailburua, artxiboko irudi batean. IREKIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin duen Transferentzien Batzorde Mistoa astelehen honetan, martxoaren 11n, bilduko da, adostutako azken hiru eskumenen eskualdatzea berresteko.

Bilera telematikoa izango da (17:00etan), Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak jakitera eman duenez, eta horren amaieran, 18:00ak aldera, Olatz Garamendi sailburuak adierazpenak egingo ditu.

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hiru eskumen eskualdatzeko akordioa lotu zuten otsailean: aldirietako tren-zerbitzua, unibertsitate-tituluen homologazioa eta etorkinak gizarterako ibilbideak, Espainiako Gobernuak etorkinei nazioarteko babesa aitortu ondoren.

Hiru transferentzia horiek PSOEren eta EAJren arteko akordioaren parte dira, jeltzaleek Pedro Sanchezen inbestidura babestu zezaten, eta urteko lehen hiruhilekoan bete behar ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Migrazioa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza EAEko Autonomia Estatutua Renfe Garraio publikoa