Politika -

EAE-KO HAUTESKUNDEAK

EAEko hauteskundeetarako boto asmoa aztertuko du EITB Focusek, ostiral honetatik aurrera

Urtarrilean landutako EITB Focus inkesta berriak, EAEko hauteskundeei begira herritarren duten boto asmoa aztertuko du bihartik aurrera.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

IKER GOMEZ DE LA PEÑA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilean egindako EITB Focus inkestaren emaitzak aztertuko ditu EITBk ostiral honetatik aurrera, hiru atal ezberdinetan banatuta. Oraingoan, EAEko hauteskundeei begirako boto-asmoaz galdetu zaie herritarrei, baita kudeaketa politikoaren inguruan egiten duten balorazioaz edo etorkizuneko Eusko Jaurlaritzari begira nahiago dituzten itunei buruz ere. 

Emaitzak ostiraletik igandera aztertuko dira EITBko hedabide ezberdinetan:

Ostiralean, hilak 2, herritarren boto-asmoa aztertuko da, baita inkestatuek lehendakarigaiei buruz duten ezagutza maila eta zerrendaburuen inguruko balorazioa ere. Azkenik, Lehendakaritza berrian nor ikusi nahi duten ere erantzungo dute herritarrek. 

Hilaren 3an, larunbata, Eusko Jaurlaritza berria osatzeko itunetan sakonduko da, baita Espainiako Gobernuaren eta Jaurlaritzen lanaren inguruko balorazioan ere. Inkestatuen kezka nagusiak ere orduan ezagutuko ditugu. 

Azkenik, igandean, hilak 4, beste gai batzuk aztertuko dira, hala nola, alderdien artean egon litekeen boto dantza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAEko hauteskundeak Hautagaiak Javier de Andres Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Vox Hauteskunde inkestak Miren Gorrotxategi Eneko Andueza Imanol Pradales Pello Otxandiano