Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Inbestidurarako bidea, Memoriaren Eguna eta Zinebi

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Pedro Sanchez, EFEren artxiboko irudi batean.
Pedro Sanchez, EFEren artxiboko irudi batean.
Pedro Sanchez, EFEren artxiboko irudi batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 10, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Inbestidurarantz: PSOEk eta Juntsek akordioa izenpetu eta gero, Pedro Sanchez sozialista berriro Espainiako Gobernuko presidente inbestitzeko saioa noiz izango den argitu liteke datozen orduetan. Azaroaren 15a eta 16a dira indarra hartzen ari diren datak. Francina Armengol Kongresuko presidenteari dagokio iragarpena egitea, jarduneko Gobernuko buruarekin adostu ondoren.

-Memoriaren Eguna: Urtero moduan Eusko Legebiltzarrak biktimak oroituko ditu gaur Memoriaren Egunean. Ekitaldia 10:00etan hasiko da, eta bertan izango dira Eusko Legebiltzarreko presidentea, lehendakaria, Legebiltzarreko Mahaiko kideak, bozeramaileak eta legebiltzar taldeetako ordezkariak.

-Zinebi: Gaur emango zaio hasiera Bilboko Udalak antolatutako Zinebi Dokumentalen eta Laburren Nazioarteko jaialdiaren 65. ekitaldirari. Zazpi euskal film labur lehiatuko dira Sail Ofizialean. Inaugurazio ekitaldia, Zinebik omenaldia egingo die aurtengo Ohorezko Mikeldi sariaren bi irabazleei. Batetik, Frederick Wiseman zinemagilea dago, 2016an bere ibilbide osoari ohorezko Oscar saria jaso zuena, eta, bestetik, Felix Linares zinema-kritikari eta kazetari bilbotarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Diputatuen Kongresua azken ordukoa Berriak Politika Albisteak PSOE Iñigo Urkullu biografia Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra albisteak Espainiako Gobernua albisteak Pedro Sánchez albisteak Gaurko titularrak Albisteak Gerra Zibileko biktimak Terrorismoaren Biktimak Euskal zinema azken ordukoa Zinebi express Bilbo Zinema Polizia abusuen kasuak Junts per Catalunya gaur