Politika -

U23

Posta bidezko botoa eskatzeko epea amaituta, datorren osteguna da boza emateko azken eguna

Orain, Hautesle Erroldaren Bulegoak, teorian, igandera arte dauka botoak etxera bidaltzeko, baina Correosetik adierazi dute postariek datozen egunetan entregatu ditzaketela, hilaren 20ra arte.

Correoseko bulego bat. Argazkia: EFE
Correoseko bulego bat. Argazkia: EFE
Correoseko bulego bat. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Posta bidezko botoa eskatzeko epea atzo amaitu zen, eta boza emateko azken eguna datorren asteko osteguna da, hilak 20. Correosek gomendatzen du azken egunera arte ez itxarotea kudeaketa hori egiteko.

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorrei begira posta bidezko botoa arintzeko, Correoseko bulegoek ezohiko ordutegian zabalduko dituzte ateak; hala, arratsaldeko ordutegia 22:00ak arte luzatuko da eta, larunbat honetan 09:00etatik 14:00etara zabalduko dituzte ateak.

Posta bidezko botoak nabarmen egin du gora azken orduetan, eta eskari horri erantzuteko asmoz Correosek Euskadin dituen 101 bulegok (52 Bizkaian, 38 Gipuzkoan eta 11 Araban) ateak zabalduko dituzte larunbat honetan, 09:00etatik 14:00etara bitartean, "soilik" herritarrei izapide hori errazteko. Halaber, hiriburuetako bulego nagusiek ere ordutegi hori izango dute.

Gainera, Correosek gaur hasi eta uztailaren 20ra arte, azken egunera arte, alegia, arratsaldez irekitzen diren bulegoen ordutegia 22:00ak arte luzatzea erabaki du.

Correoseko zuzendaritzak adierazi du, posta bidezko bozkaren "eskaera kopurua altua" bada ere, zerbitzuko bulegoetan "normaltasun osoz" ari direla arreta ematen eta "legez jarritako epeak" betetzen ari direla. Sindikatuek, ordea, dokumentazioa banatzean atzerapen handia izaten ari direla salatu dute.

Une horretatik aurrera, epeak honako hauek izango dira:

- Hauteskunde Erroldaren Bulegoak, teorian, igandera arte dauka botoak etxera bidaltzeko, baina Correosetik adierazi dute postariek datozen egunetan entregatu ditzaketela, hilaren 20ra arte.

Norbait oporretan joaten bada oraindik botoa postaz jaso gabe, opor-helbidera bidaltzeko eska dezake, baina berehala bidali behar du eskakizuna, ia ez baita egunik geratzen, bestela ezinezkoa izango da.

- Uztailaren 20a da edozein bulegotan botoa postaz emateko azken eguna.

- Hauteskunde-egunera arte, hilaren 23ra arte, Correosek jasotako boto guztiak zainduko ditu, eta hauteslekuak ixten direnean eta zenbaketarekin hasi baino lehen, gainerako botoekin batera hautestontzietan utziko dira.

Atzerriko botoari dagokionez, hauteskundeak egin eta egun batzuetara zenbatzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika albisteak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Espainiako Gobernua Espainia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Senatua Correosen bulegoak