Politika -

U23

Correoseko bulegoak 22:00ak arte egongo dira zabalik gaurtik eta larunbatean ere ateak irekiko dituzte

Uda sasoi betean eta datorren hausteskundeei begira posta bidezko botoak lan karga areagotu die Correoseko langileei. Hala, eskaera guztiei erantzuteko asmoz Euskadiko 101 bulegok ateak irekiko dituzte larunbat honetan, 09:00etatik 14:00etara, soilik izapide hori errazteko.

Jende Correoseko bulego batera sartzen. Irudia: EFE
Jende Correoseko bulego batera sartzen. Irudia: EFE
Jende Correoseko bulego batera sartzen. Irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorrei begira posta bidezko botoa arintzeko, Correoseko bulegoek ezohiko ordutegian zabalduko dituzte ateak; hala, arratsaldeko ordutegia 22:00ak arte luzatuko da eta, larunbat honetan 09:00etatik 14:00etara zabalduko dituzte ateak.

Posta bidezko botoa eskatzeko epea gaur amaituko da, eta botoa emateko azken eguna datorren asteko osteguna izango da, hilak 20. Correosek, baina, kudeaketa hori egiteko azken egunera arte ez itxarotea gomendatzen du.

Posta bidezko botoak nabarmen egin du gora azken orduetan, eta eskari horri erantzuteko asmoz Correosek Euskadin dituen 101 bulegok (52 Bizkaian, 38 Gipuzkoan eta 11 Araban) ateak zabalduko dituzte larunbat honetan, 09:00etatik 14:00etara bitartean, "soilik" herritarrei izapide hori errazteko. Halaber, hiriburuetako bulego nagusiek ere ordutegi hori izango dute.

Gainera, Correosek gaur hasi eta uztailaren 20ra arte, azken egunera arte, alegia, arratsaldez irekitzen diren bulegoen ordutegia 22:00ak arte luzatzea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Correosen bulegoak