Politika -
MAIATZAREN 28KO HAUTESKUNDEAK
65 413 eskari jaso ditu Correosek Hego Euskal Herrian posta bidez botoa emateko
Eskaera gehienak Bizkaian bideratu dira (34.507), ondoren Gipuzkoan (18.914) eta azkenik Araban (8.721). Bestalde, Nafarroan 15.000 eskera jaso ditu Correosek.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Maiatzaren 28ko foru eta udal hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko 65.413 eskaera onartu ditu orain arte Correosek Hego Euskal Herrian. Hain zuzen ere, Euskadin 62.142 eskaera izan dira; aurreko hauteskundeekin alderatuta, ordea, posta bidez botoa emateko eskaera kopurua % 4,7 murriztu da. Nafarroan, aldiz, 15.000 eskaera aurkeztu dira, 5,01 % gehiago.
Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakiaren arabera, udal eta foru hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko epea ostegunera arte luzatuko da, maiatzaren 25era arte, hain zuzen, Correosek dituen bulegoen ohiko ordutegian.
Euskadi
Oraingo honetan onartutako 62.142 eskaeretatik, 58.409 aurrez aurre aurkeztu dira posta-bulegoetan, eta 3.733 telematikoki. Eskaera gehienak Bizkaian bideratu dira (34.507), ondoren Gipuzkoan (18.914) eta azkenik Araban (8.721). Datuek argi utzi dute posta bidez botoa emateko eskaera kopurua % 4,7 murriztu egin dela Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko hauteskundeekin alderatuta.
Nafarroa
Nafarroan, Correosek 15.000 eskaera baino gehiago onartu ditu posta bidezko botoa emateko; 13.171 aurrez aurrekoak eta 2.155 telematikoak. Datu horiek % 5,01eko igoera suposatzen dute 2019ko maiatzeko udal eta autonomia hauteskundeekin alderatuta.