Politika -

EITB Focus

Aburto (EAJ), gehiengo osotik gertu Bilbon

Alderdi jeltzaleak hazkundea izango luke bototan, baina gehiengo osotik zinegotzi bakarrera geratuko litzateke berriz. Bestalde, EH Bilduk aurrea hartuko lioke PSE-EEri bigarren indar gisa.

EITB Focus
eitb focus
EITB Focus

D. P. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ gehiengo osoaren atarian geratuko litzateke berriz Bilboko udal hauteskundeetan, eta Juan Mari Aburto hautagai jeltzaleak hirugarren agintaldia erdietsiko luke, EITB Focus makroinkestaren arabera.

Alderdi jeltzalea hazi egingo litzateke bototan. Izan ere, bozen % 45,2 lortuko lituzke, duela lau urte baino 2,2 puntu gehiago, baina eutsi egingo lioke egungo zinegotzi kopuruari, 14.

Bigarren lekuan, baina urrun, EH Bildu izango litzateke. Hori bai, koalizio abertzaleak hobetu egingo lituzke 2019ko emaitzak, eta aurrea hartuko lioke PSE-EEri, 5 ordezkari eta botoen % 17,3 jasota; hau da, egun baino zinegotzi bat eta 2,2 puntu gehiago.

EITB FUCUS

Alderdi Sozialistak zinegotzi kopuru bera izango luke, 5, baina 0,6 puntu galduko lituzke bototan.

Bestalde, PPk errepikatu egingo lituzke 2019ko emaitzak (3 ordezkari eta botoen % 9,4), eta Elkarrekin koalizioak zinegotzi bat gutxiago jasoko luke, 2.

ETB FOCUS

Metodologia

EAEn, 6.649 pertsona elkarrizketatu dituzte udal eta foru hauteskundeei buruzko EITB Focus berezia prestatzeko. Horietatik, 1.543 Araban izan dira; 2.483, Bizkaian, eta 2.623, Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, 1.204 galdekatu dituzte.

Inkestak apirilaren 26aren eta maiatzaren 12a bitartean egin zituzten EAEn, eta maiatzaren 3a eta 11 bitartean Nafarroan.

Konfiantza-mailari eta beste hainbat adierazle estatistikori buruzko informazio sakonagoa ezagutzeko, kontsultatu ikerketaren PDFa.

PDF: EITB FOCUS inkesta, EAEko udalerrietako boto-asmoari buruzkoa

PDF: EITB FOCUS inkesta, Iruñeko boto-asmoari buruzkoa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Politika EAJ-PNV Bilbo gaur Bizkaia Gipuzkoa Araba EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hauteskunde inkestak