Politika -

EITB Focus

Baliteke EAJk gehiengo osoa lortzea Basaurin

Alderdi jeltzaleak duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago lor lezake, eta horrek gehiengo osoa emango lioke. Bigarren lekuan, PSE-EE izango litzateke.

EITB Focus
eitb focus
EITB Focus

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabaziko lituzke M28ko udal hauteskundeak Basaurin, eta baliteke gehiengo osoa ere lortzea, EITB Focus makroinkestaren arabera.

Hain zuzen ere, jeltzaleek 10-11 zinegotzi izango lituzkete. Egun 10 dituzte, eta gehiengo osoa izateko 11 behar dira.

Bigarren lekuan, PSE-EE izango litzateke, egungo 5 ordezkariei eutsita.

Bestalde, EH Bilduk zinegotzi bat gehiago jaso lezake (3 ditu, eta 3-4 aurreikusten dizkio inkestak), Elkarrekin koalizioak bat galdu lezake (2tik 1-2ra pasatuko litzateke) eta PPk mantendu egingo luke bere ordezkaria.

EITB FOCUS

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Basauriko bideoak Bizkaia Gipuzkoa Araba EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Udal hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hauteskunde inkestak