Politika -
EITB Focus
EAJk handitu egingo luke PSE-EErekiko aldea Barakaldon
Alderdi jeltzaleak hazkundea izango luke bototan eta zinegotzi kopuruan, eta sozialistek behera egingo lukete.
eitb media
EAJ izango litzateke alderdi bozkatuena Barakaldoko udal hauteskundeetan, 12 zinegotzi eskuratuta, hots, duela lau urte baino bat gehiago, EITB Focus makroinkestaren arabera.
Horrela, alderdi jeltzaleak areagotu egingo luke PSE-EErekiko aldea, sozialistek ordezkari bat galduko bailukete: 8 izan zituzten aurreko hauteskundeetan, eta 7 bereganatuko lituzkete hilaren 28an.
Bestalde, EH Bilduk zinegotzi bat gehiago jasoko luke (4), Elkarrekin koalizioak bat galduko luke (3) eta PPk eutsi egingo lioke bere ordezkari bakarrari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea