Politika -
EITB Focus
EH Bilduk eskuratuko luke Aguraingo alkatetza, 7 ordezkarirekin
Jeltzaleek 2019an lortutako gehiengoa galduko lukete, guztira 6 zinegotzi eskuratuta (bat gutxiago), baina edozer gauza gerta liteke, oso lehia estua espero baita bi indarren artean.
I.G. | eitb media
EH Bilduk 7 ordezkari lortuko lituzke Agurainen, EAJrekin lehia estuan, jeltzaleek bat galduko luketelako eta, horrekin batera, alkatetza ere. Antza denez, dena boto gutxi batzuek erabakiko dute, koalizioak botoen % 45,8 eskuratuko bailituzke, eta jeltzaleek % 45,5.
Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.
PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta
Aurreko hauteskundeetan bezalaxe, PSE-EEk ez luke ordezkaritzarik lortuko Aguraingo Udalean.