Politika -
EITB Focus
EAJk eta EH Bilduk zinegotzi bat izango lukete jokoan Laudion
Jeltzaleek ordezkari bat gal lezakete, eta EH Bilduk bat irabaz lezake, 6 eskuratuta guztira. Gainerako alderdiek 2019ko emaitza bera izango lukete udalerri arabarrean.
I.G. | eitb media
EAJ izango litzateke Laudioko indar bozkatuena, botoen % 33,2 lortuta, baina zinegotzi bat gal lezake. EH Bilduk, aldiz, jeltzaleek galdu lezaketen ordezkaria lor lezake, guztira 6 zinegotzi erdietsita, eta botoen % 27,8 jasota, 2019an baino % 2,9 gehiago.
Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen er, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.
PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta
Omniak hirugarren indarra izaten jarraituko luke, emaitza berarekin: 3 ordezkari eta botoen % 18,4. PSE-EEk ere bi zinegotzi izango lituzke berriro.