Politika -
EITB Focus
PSE-EEk irabaziko luke Irunen, baina botoak eta ordezkariak galduko lituzke, EH Bilduren mesedetan
PSE-EE eta Elkarrekin izango lirateke gehien galduko luketen indarrak; sozialistek 9 zinegotzi izango lituzkete (bat gutxiago) eta Elkarrekinek ere bat galduko luke, 3 eskuratuta. EH Bilduk bi gehiago irabaziko lituzke eta EAJk bat gehiago izan lezake.
I.G. | eitb media
PSE-EEk irabaziko lituzke udal hauteskundeak Irunen, 9 ordezkari eskuratuta, baina botoen % 4,1 galduko luke, eta horrek 1 edo 2 zinegotzi gutxiago izatea ekar lezake. EH Bildu litzateke gehien haziko litzatekeen indarra, 5 ordezkari irabazita (2 gehiago), botoetan % 4,6 gehiago jasota.
Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen er, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.
PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta
EAJk, era berean, zinegotzi bat gehiago izango luke, botoen % 3,2 gehiago jasota. Elkarrekinek bat galduko luke eta PPk bakarrarekin jarraituko luke.