Politika -
EITB Focus
EAJk eta EH Bilduk zinegotzi bana gehiago lortuko lituzkete Barakaldon
Jeltzaleek 12 ordezkari izango lituzkete Udalean, eta, EH Bilduk, 4. PSE-EEk gaur egungo 8 zinegotziak mantenduko lituzke, eta Elkarrekinek erdira jaitsiko luke ordezkaritza.
I.G. | eitb media
Eusko Alderdi Jeltzalea indar bozkatuena izango litzateke berriz Barakaldon, eta duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago izango luke, 12 eskuratuta. EH Bilduk ere ordezkari bat gehiago izan, eta PSE-EEk zortzirekin jarraituko luke.
Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.
PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta
Elkarrekin litzateke gehien galduko lukeen indarra, botoen % 3,5 galduko bailuke, eta gaur egun dituen 4 ordezkarietatik 2 galduko lituzke.