Politika -

Polizia indarkeria

Mikel Zabalzaren senideek polizia indarkeriaren biktima gisa aitortzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari

1985ean Guardia Zibilak atxilotu eta handik 20 egunera hilda topatu zuten gipuzkoarraren senitartekoak Denis Itxasorekin bildu ziren asteartean. Gogorarazi ziotenez, Estatuak bakarrik eusten dio bertsio ofizialari, eta berari dagokio froga gehiago biltzea.

Ezkerretik eskuinera, Zabalzaren arrebak eta herri ekimeneko ordezkariak, bilera aurretik.
Ezkerretik eskuinera, Zabalzaren arrebak eta herri ekimeneko ordezkariak, bilera aurretik.
Ezkerretik eskuinera, Zabalzaren arrebak eta herri ekimeneko ordezkariak, bilera aurretik.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Zabalza polizia indarkeriaren biktima gisa aitortzeko eskatu diote beste behin haren senitartekoek Espainiako Gobernuari, asteon Denis Itxaso exekutiboak EAEn duen ordezkariarekin egin duten bileran.

Guardia Zibilak 1985ean atxilotu zuen Mikel Zabalza autobus gidaria, eta handik 20 egunera topatu zuten horren hilotza Bidasoa ibaian. Guardia Zibilak ihesaren hipotesia zabaldu zuen, zantzuek Intxaurrondon bertan torturatuta hil zutela iradoki arren. Iaz, gainera, guardia zibilen grabazio batzuk zabaldu ziren norabide horretan, baina kasua oraindik ez da auzitegietan argitu.

Mikel Zabalza herri ekimenak ohar batean azaldu duenez, Begoña eta Idoia Zabalza, Mikelen arrebak, eta ekimeneko ordezkariak asteartean batzartu ziren Itxasorekin. Gogorarazi ziotenez, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Parlamentuak polizia indarkeriaren biktima estatusa aitortu diote Zabalzari, eta, beraz, Espainiako Estatua da "egia ofizialari" eusten dion "bakarra". Hori horrela, froga berriak bilatzeko "borondate politikoa" eskatu zioten, "egia, justizia eta erreparazioa" lortzeko bidean.

Oharrean diotenez, Itxasok esan zien "garai zailak" zirela baina saiatuko zela "aurrerapausoren bat lortzen". Zabalzaren senideen arabera, "horien zain" geratuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Espainiako Gobernua Denis Itxaso Gaurko titularrak Albisteak Memoria historikoa albisteak Polizia abusuen biktimak