Politika -

EA-ren XIII. Nazio Biltzarra

Alderdiko arauak errespetatzeko deia egin du Eba Blancok, bigarren aldiz EAko idazkari nagusi hautatu berritan

249 konpromisariotik 134ren babesa (%54) jaso du Blancok. Berea zen hautagaitza bakarra, eta sektore kritikoak bozketan ez du parte hartu. Bi aldeen arteko haustura inoiz baino ageriago geratu da EA-ren XIII. Nazio Biltzarrean.

Peio Urizar EAko presidente izandakoa eta Eba Blanco, besarkatuta. Argazkia: EFE
Peio Urizar EAko presidente izandakoa eta Eba Blanco, besarkatuta. Argazkia: EFE
Eba Blanco kritikoei buruz: "Eztabaidatu ordez, espektakuloa ematea erabakita zeukaten"

1:33

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eba Blanco karguan berretsi eta EAko idazkari nagusi izendatu dute berriro gaur Gasteizen egindako Kongresu amaierako bozketan. "Diziplinaz lan egiteko" eta EH Bildu koalizioaren barruan "ekarpenak egiten" jarraitzeko eskatu dio militantziari. Halaber, alderdia zuzentzeko duen "zilegitasuna" aldarrikatu du.

Asteburuan Europa Jauregian egin duten XIII. Nazio Biltzarrean aurkeztu den hautagai bakarra zen Blanco, sektore kritikoko konpromisarioek ez baitute parte hartu.

Gehiengoaren babesa lortu du Blancok, botoa ematera deituta zeuden konpromisarioen % 54k parte hartu baitu prozesuan, eta horietatik ia guztiek aho batez baiezkoa eman diote bere hautagaitzari. 249 konpromisariotatik 135ek hartu dute parte bozketan eta 134k baiezkoa eman dute.

Berriro hautatua izan ondoren, Blancok "etorkizunari begira" egin du hitzaldia, Kongresu honetan "pauso garrantzitsua" eman dela ziurtatu du EAk EH Bilduren baitan", Euskal Herriari ekarpena egiten jarraitzeko. Tamalgarritzat jo ditu kritikoek emandako "ikuskizun lotsagarriak" baina eurekin izandako ika-mikak "amaitutzat" jo ditu gaurko bozketaren ondoren.

Alderdiko arauak errespetatzeko eta diziplinaz lan egiteko dei egin dio militantziari eta Eusko Alkartasunak zuzendaritza berriak "zilegitasun osoa" duela berretsi du. Hala, orain arteko ibilbideari jarraipena emango diotela nabarmendu du: "kritikoek ponentzia politikoari aurkeztu zioten osoko zuzenketa onartu izan balitz, praktikan EA EH Bildutik kanpo kokatuko zuketen", adierazi du. Nolanahi ere, Blancok esan du "asteburu honetan itxi dugun kapitulua" dela hau.

Kritikoek, bestalde, Maiorga Ramirez, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korresen lekukoa hartuko duen "EAren demokratizaziorako talde eragile" bat izendatu dute igande honetan, Kongresu ofizialetik modu paraleloan ospatu duten batzar batean eta orain arteko dinamikareki jarraituko dutela oharatazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea EAE Alderdi politikoak bideoak Eusko Alkartasuna Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak