Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadi

Fernandez de Pinedo: "Gu errudun jota bere barne arazoak ezkutatu nahi ditu EAJk"

Arabako Batzar Nagusietan EH Bilduk duen bozeramailearen ustez, zenbait tokitan gertatutako istiluak ezker abertzaleari egotzita, EAJk bere barne arazoak estali nahi ditu.

Arabako Batzar Nagusietan EH Bilduren bozeramaile Kike Fernández de Pinedo. Argazkia: Radio Vitoria
Arabako Batzar Nagusietan EH Bilduk duen bozeramaile Kike Fernández de Pinedo
Arabako Batzar Nagusietan EH Bilduren bozeramaile Kike Fernández de Pinedo. Argazkia: Radio Vitoria

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko zenbait tokitan egon diren istiluak ezker abertzaleari egoztea "ke laino bat" besterik ez da EAJren partetik, EH Bilduk Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaile Kike Fernandez de Pinedok Radio Vitorian ziurtatu duenez. Hain zuzen ere, haren hitzetan, bere barne arazoak ezkutatu nahi ditu EAJk gisa horretako adierazpenekin.

Arabako Batzar Nagusietako aurrekontuei buruz ere mintzatu da Fernandez de Pinedo. EAJ eta PSE alderdiak gehiengoaz baliatu dira, oposizioak aurkeztutako proposamen guztiak atzera botatzeko: "Inoiz ikusi ez dugun zerbait gertatu da. Zintzotasuna eta gardentasuna behar dugu, eta bai Arabako Batzar Nagusiak eta baita Eusko Jaurlaritza ere handitasunez ari dira jokatzen", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak albisteak EH Bildu Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusaren olatua gaur Alarma-egoeraren amaiera