Politika -

KORONABIRUSA

"Berandu" ibiltzea eta "motz geratzea" leporatu dio EH Bilduk Urkulluri

"Berriro diogu: birusari aurre hartu behar zaio", nabarmendu du koalizio abertzaleak Twitterren duen kontu ofizialean.

Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte.
Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte. Argazkia: EFE

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak COVID-19ak eragindako kutsatzeak jaisteko helburuz hartu dituen neurriak "berandu" datozela eta "nahikoa" ez direla salatu du EH Bilduk urriaren 17 honetan.

"Beste behin, Urkullu lehendakaria berandu dabil. Hartutako neurriak ez dira nahikoa. Berriro diogu: Birusari aurre hartu behar zaio" idatzi du koalizio abertzaleak Twitterren duen kontu ofizialean.

EH Bilduren Mahai Politikoak bilera egingo du astelehenean pandemiaren egoerari buruz hausnartzeko eta Gotzone Sagardui Osasaun sailburuak gaur iragarri dituen murrizketak aztertzeko. Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku-batzordearen bileran izan da goizean, zuzendari bakar gisa, eta onddren, Sagarduik agerraldia egin du, neurrien berri emateko.

Ostalaritzako aforo edo edukierak %50era murriztuko dira EAE osoan eta tabernen zein jatetxeen itxiera ordutegia ordubete aurreratuko da, 00:00etara. Era berean, ezingo dira 6 pertsona baino gehiago bildu ez esparru pribatuan ezta publikoan ere.

Elkarte gastronomiko zein txokoak itxi egin beharko dira eta bertan behera geratuko dira federatu gabeko kirol lehiaketak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin? LABI bilera gaur