Politika -

KORONABIRUSA

"Bide onetik bagindoazen", murgikortasuna zergatik murriztu den galdetu du Otegik

EH Bilduko koordinatzaileak argi utzi du ez dela "kritika bat", Eusko Jaurlaritzarentzako "gardentasun eskaera bat baizik". "Zuhurtziagatik bada, egokia da" gaineratu du.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile orokorra.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile orokorra.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile orokorra.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak herri arteko mugikortasuna zergatik murriztu duen galdetu dio gaur Eusko Jaurlaritzarik, "dena bide onetik bazihoan" orain arte esaten zuten bezala.

Izan ere, datorren astelehenean, maiatzak 11, Euskal Autonomia Erkidegoan hasiko den deseskalatzearen 1 faseari dagokionez, Estatuan baino irizpide "zorrotzagoak" ezarriko direla iragarri du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituren sailburuak. Gauzak horrela, bizi diren "udalerri berean bakarrik" mugitu ahalko dira herritarrak eta, "salbuespenak salbuespen, Lurralde Historiko berdinean".

"Bide onetik bagindoazen, lehen fasean sartzen garenean zergatik mantentzen dira EAEn 0 faseko mugak?" galdetu du Otegik bere Twitter kontuan.

Buruzagi abertzaleak beti defendatu du konfinamendu zorrotzagoa eta hauteskundeak uztailean egitearen kontra dago, EAJk nahi duen bezala.

Jarrera horrekin koherentzian, bere galdera ez dela "kritika" bat argitu du , "gardentasun eskaera bat" baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma-egoeraren amaiera Deseskalatzea