Politika -

Hauteskunde-inkesta, EAEn

EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke Foru Hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

EiTB Focusen arabera, jeltzaleek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan hobetuko lukete boto asmoa.

EiTB Focus
EiTB Focus
EAJk irabaziko lituzke Foru Hauteskundeak EAEko hiru probintzietan

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru hauteskundeetan irabaziko luke, maiatzaren 26an. Gizaker inkesta-etxeak Euskal Irrati Telebistarentzat boto asmoari buruzko egindako galdeketaren arabera, jeltzaleek, gainera, 2015eko hauteskundeetako emaitzak hobetuko lituzke.

Inkesta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egin zuten telefono-deien bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren hiru lurraldeetan, udal eta foru hauteskundeetarako sei hilabete falta direnean.

Abenduaren 13an, osteguna, Nafarroako Parlamentuaren eta Iruñeko Udalaren hauteskundeei buruzko emaitzak argitaratu zituen EiTBk. Gaur, EAEko foru hauteskundeen boto asmoaren gaineko datuak eman ditugu.

EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak Araban, boto asmoa 6,5 puntu igota, eta Alderdi Popularrari lehen postua kenduko lioke.

EH Bilduk apur bat hobetuko lituzke emaitzak, eta Arabako bigarren indarra litzateke.

Elkarrekin Podemosek 3,6 puntu galduko lituzke, baina hirugarren postuan geratuko lirateke.

Jaitsiera nabarmenena Alderdi Popularrarena litzateke. 7,5 puntu galduko lituzkete, eta laugarren postura jaitsiko litzateke.

PSE-EEk eta Ciudadanosek 2015eko emaitzak hobetuko lituzkete.

BOTO ASMOA ARABAN eitb focus 2018 abenduak 16

BOTO ASMOA ARABAN TARTA eitb focus abenduak 16

Honakoa da galdetutakoek gaur egungo Arabako Aldundiaren eta oposizioaren inguruan emandako iritzia:

ARABAKO DIPUTAZIOA eitb focus 2018 abenduak 16

ARABAKO BATZAR NAGUSIETAN 2018 abenduak 16 eitb focus

Bizkaian, EAJren hegemonia indartuko litzateke, 5,8 puntuko gorakadarekin, botoen % 44 arte.

EH Bildu bigarren indar bezala sendotuko litzateke, boto asmoaren % 19,3rekin.

Elkarrekin Podemos litzateke hirugarren indarra, 3 puntu jaitsiko litzatekeen arren. PSE-EE mantendu egingo litzateke, eta PPk 2,5 puntu egingo lituzke behera.

Ciudadanosek ez luke ordezkaritzarik lortuko.

BOTO ASMOA BIZKAIAN ZUTABEA eitb focus 2018 abenduak 16

BOTO ASMOA BIZKAIAN  TARTA 2018 eitb focus abenduak 16

Hona hemen bizkaitarrek foru gobernuaren eta oposizioaren lanari emandako notak:

BIZKAIKO DIPUTAZIOA eitb focus 2018 abenduak 16

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN 2018 abenduak 16 eitb focus

Gipuzkoan ere EAJ gailenduko litzateke, 6,8 puntuko igoerarekin.

EH Bildu bigarren indar bezala mantenduko litzateke, boto asmoa 2 puntu igota.

PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk hurrenkera bera mantenduko lukete, hirurek galera izango luketen arren.

Ciudadanosek ez luke ordezkaritzarik lortuko.

BOTO ASMOA GIPUZKOAN ZUTABEA eitb focus abenduak 16

BOTO ASMOA GIPUZKOAN TARTA eitb focus

Hiritarren iritziari dagokionez, honakoak dira gipuzkoarrek Aldundiari eta oposizioari ematen dizkieten notak:

GIPUZKOAKO DIPUTAZIOA eitb focus 2018 abenduak 16

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETAN 2018 abenduak 16 eitb focus

Inkestak EAEko herritarren iritzia bildu du hurrengo gaien inguruan: hiru ahaldun nagusiak, hiru aldundien kudeaketa orokorra, beren lana gai zehatzetan eta oposizioaren lana. Honakoak dira emaitzak:

HIRURAK BATERA EUSK eitb focus 2018 abenduak 16

ARLOAK OROKORREAN EUSK eitb focus 2018 abenduak 16

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.750 pertsona (Gasteizen 400, eta Arabako gainerako udalerrietan 150; Bilbon 400 eta Bizkaiko gainerako udalerrietan 200; Donostian 400 eta Gipuzkoako gainerako udalerrietan 200).

La= ±% 2,34, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, % 4,00 Bizkaiko datuetarako, % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, % 4,90 Gasteizko datuetarako, % 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 21,9 euskaraz egin dira, eta gainerako % 78,1, gaztelaniaz.

Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez.

Galdeketen batez besteko iraupena 6’ 17’’-koa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 15 minutu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAEko hauteskundeak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Bizkaia PSE-EE berriak Euskadiko PP berriak Ciudadanos alderdia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus albisteak Hauteskundeak Vox Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde inkestak