Politika -

Konstituzioa urteurrena

Milaka pertsonak Euskal Errepublika aldarrikatu dute Bilbon

Otegiren esanetan, egungo Konstituzioa "herrien kartzela bat" da. Bestalde, aliantza handien aldeko apustua egin du, Estatuko "inboluzio demokratikoaren" aurrean.

Milaka pertsona Bilbon, eskuetan kartelak, pankartak eta puxika berdeak dituztela. Argazkia: EFE
Milaka pertsona Bilbon, eskuetan kartelak, pankartak eta puxika berdeak dituztela
Milaka pertsona Bilbon, eskuetan kartelak, pankartak eta puxika berdeak dituztela. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsonak Bilboko kaleak zeharkatu dituzte Euskal Errepublika aldarrikatzeko. Martxa EH Bilduk antolatu du eta 5.000 bat lagun (Udaltzaingoaren arabera) elkartu dira. Arnaldo Otegiren esanetan, egungo Konstituzioa "herrien kartzela bat" da. Bestalde, aliantza handien aldeko apustua egin du, Estatuko "inboluzio demokratikoaren" aurrean.

Martxa eguerdian abiatu da Moyua plazatik, aurrean "Euskal Errepublika" idatzita zuen pankarta EH Bilduko ordezkariek eskuan zeramatzatela.

Manifestazioan Maddalen Iriarte, Arkaitz Rodriguez, Pello Urizar, Jone Goirizelaia eta Jasone Irarragorri izan dira, besteak beste.

Manifestazioa Areatzan bukatu da, eta orduan Miren Aranoa nafarrak, Oihana Etxebarrieta legebiltzarkideak Pablo Gorostiaga Laudioko alkate ohiak, Bea Ilardia EH Bilduren Bizkaiko hautagai nagusiak eta Arnaldo Otegik hartu dute hitza.

Politika-ekitaldian, Otegik baino lehenago hitz egin duten ordezkari abertzaleek gogora ekarri dute zer ekarri zuen Konstituzioa onartzeak; izan ere, "Euskal Herria itotzen du" Konstituzioak; halaber, nabarmendu dute emakumeek ultraeskuindarraren aurrean duten "boterea", eta Altsasuko kondenatuentzako askatasuna eskatu dute.

Arnaldo Otegik, aldiz, Konstituzioaren 40. urteurrenaren harira, gogorarazi du duela 40 urte "batzuk faxistak" zirela, "oheratu zirenean", eta "demokrata" altxatu zirela, "euren uste sendoak gorabehera". Otegiren iritziz, ez zen trantsizio demokratikorik egon, baizik eta transakzio bat, alegia, "dena ondo lotuta zuen mozorro-dantza bat; zerbait alda zedin, ezer ez aldatzeko xedearekin": "Txakur berak, lepoko desberdinekin", adierazi du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Bilbo Sortu Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu EA Eguneko albisteak Albisteak