Politika -

Memoria

Aranzadik Gogoran utzi ditu frankismoak fusilatutakoen artxiboak

Francisco Etxeberriak azpimarratu du EAEn euskal administrazioa izan dela, 2002tik, memoria historikoa berreskuratzeaz "kezkatu" dena.

Aranzadiko ordezkariak Urkulluri dokumentazioa ematen. Argazkia: Efe
Aranzadiko ordezkariak Urkulluri dokumentazioa ematen.
Aranzadik Gogoran utzi ditu frankismoak fusilatutakoen artxiboak

1:36

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aranzadi Zientzia Elkarteak Gogora Memoriaren Euskal Institutuaren esku utzi du EAEn frankismoan edo Gerra Zibilean fusilatu zituzten pertsonei buruz 13 urtetan bildu duen dokumentazio guztia.

EAEko Artxibo Historikoaren egoitzan izan da dokumentazioa emateko ekitaldia, aipatu Institutuaren egoitza hartzen duen eraikinean. Hala, txostenak, espedienteak, artxiboa eta DVDak utzi dituzte bertan.

Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkaria, Monica Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen bulegoko zuzendaria eta Aintzane Ezenarro Gogoraren zuzendaria izan dira Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera, Francisco Etxeberria auzitegi-medikuaren eskutik dokumentazioa jasotzeko.

Etxeberriak azpimarratu du EAEn euskal administrazioa izan dela, 2002tik, errepresaliatuen eta fusilatuen memoria historikoa berreskuratzeaz "kezkatu" dena, Ibarretxe lehendakariak ituna sinatu zuenetik.

Etxeberria gustura agertu da Eusko Jaurlaritzaren "ulermena" jaso duelako, eta krimena horien biktimekiko arreta ez dela falta izan uste du.

Aranzadi Elkartearen presidenteak azaldu duenez, 2003an Jaurlaritzarekin ituna sinatu zutenetik, 1.600 euskal familia baino gehiago artatu dituzte, Gerra Zibilean senideren bat galdu ondoren informazio eske joandakoak.

Dokumentazioa Gogorako langileek ordenatu eta sailkatuko dute, eta gerrako hobi komunei buruzko txostenak eta artxibo militarretatik jasotako espedienteak daude tartean.

Iñigo Urkullu lehendakariak, bestalde, esan du artxibo horrek "milaka pertsonaren memoria eta duintasuna berreskuratzen" laguntzen duela.

Izan ere, "milaka dokumentu horiek gizakiei egiten diete erreferentzia, izen-abizenak dituzten pertsonei, printzipio demokratikoen defentsan bizitza galdu zuten edo giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten horiei", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Gogora albisteak Frankismoa albisteak Gerra Zibileko biktimak Paco Etxeberria albisteak Aranzadi Zientzia Elkartea