Politika -
Tolosa
'Estatuak Frankismoaren krimenei babesa eskaini diela' salatu dute
Frankismoaren aurkako kereilen aldeko Euskal Plataforma Tolosan bildu da "Espainiako Estatuak Jesus Muñecas Aguilarri eta Antonio Gonzalez Pachecori emandako babesa" salatzeko.
Erredakzioa
Frankismoaren krimenen aurkako kereila babesten duen euskal plataforma Tolosan bildu da "Espainiako Estatuak Jesus Muñecas Aguilarri eta Antonio Gonzalez Pachecori babesa eman diela" salatzeko.
Plataformako kide den CNTk adierazi duenez, ekitaldian "justiziari eta Espainiako Gobernuari bi kriminalak Argentinara estraditatzea onartzeko eskatu diete"; izan ere, "han aurkeztu zuten salaketa Frankismoaren biktimek".
"Joan den apirilaren 3an eta 10ean, egindako delituengatik erantzuteko Argentinara estraditatuko dituzten erabakitzeko saioak egin ziren Auzitegi Nazionalean", gogoratu du plataformak.
"Espainiako Gobernuak, Fiskaltzaren bitartez, gaur egun dagoen inpunitate frankista iraunarazi du, eta erakutsi du Espainia faxismoa, eta kriminalak eta torturatzaileak babesten dituen munduko leku bakar horietako bat dela", azaldu dute.