Mundua -

Laborarien protesta Bruselan

EB, nekazarien izapide administratiboak gutxitzeko prest traktoreekin egindako protestaren ostean

Laborariek Bruselan egindako indar erakustaldiaren ondoren, sektorearen egoera aztertu du Europako Batzordeak, berez 27en batzarraren gai-zerrendan ez zegoen arren.

Von der Leyen, agerraldian. EFE
Von der Leyen, agerraldian.
Von der Leyen, agerraldian. EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekazariek egin beharreko izapide administratiboak murrizteko proposamena egingo du Europako Batzordeak (EB), Ursula von der Leyen erakundeko presidenteak gaur iragarri duenez. 

Laborarien aldarrikapen nagusietako bat da hori, eta Bruselan gaur egin duten indar erakustaldiaren ondotik, aintzat hartzea erabaki du Europako gobernuak. 1.300 traktore bildu dira goizean Europako Parlamentuaren sarreran eta Kontseiluaren inguruan, eta erabat blokeatu dute hiria. 

"Ulergarriak zaizkit nekazariek izapide administratiboak murrizteko eskaerak", esan du Von der Leyenek goi-bilera amaituta egin duen agerraldian. 

Azaldu duenez, Batzordeak Belgikarekin (Kontseiluko Presidentetza du) egingo du lan datorren bilera baino lehen proposamen zehatz bat prestatzeko

Laborarien auzia ez zegoen goi-bileraren gai-ordean, baina protesten eraginez, hizpidera ekarri dute gaia. Hala, goi-bileraren ondotik, Von der Leyenek bilera izan du Europako nekazarien elkarte nagusiekin, Alexander De Croo eta Marc Rutte  Belgikako eta Herbehereetako lehen ministroekin. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Brusela Europa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Nekazaritza Lan gatazkak albisteak gaur