Gizartea -

EGURALDIA

Euria eta tenperatura baxuagoak asteburua hasteko, giroak lehorrera joko du igandetik aurrera

Ostiral iluntzean frontea sartuko da eta larunbat eguerdira arte euria egingo du, eta horrek tenperaturarek behera egingo dute. Iganderako euri kontuak ia amaituko dira, lainotza desagertuz joango da eta tenperaturak igoko dira.

Euria Donostian, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Euria Donostian, artxiboko irudi batean

Euria Donostian, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburua hasteko, Euskalmeten iragarpenaren arabera, ostiral iluntzean fronte bat iritsiko zaigu: gauean hasi eta larunbat eguerdira arte. Larunbat arratsaldetik aurrera atertzen hasiko da eta igandeari begira euri kontuak ia amaituko dira, lainotza saretzen joango da eta tenperaturak nabarmen igoko dira. Datorren asteari begira, giro eguzkitsua eta epela nagusituko da.

Gaur, giro berdintsua izango da. Haizeak ipar edo ipar-mendebaldetik joko du, eta giro motela eta umela nagusituko da. Kostaldean zerua lainotuta egongo da eta tarteka euria egingo du. Hegoaldean, berriz, han-hemenka zirimiria botako du eta Nafarroa hegoaldean hodeitza zulatuago egongo da. Tenperatura maximoak aurreko eguneko maila berdintsuan geldituko dira.

Ostiral gauean fronte hotz bat iritsiko da. Goizean eta arratsaldeko lehen orduetan, ipar isurialdean tarteka zirimiria egingo du, batez ere kostaldean; hodeitza ez da hain trinkoa izango da eta baliteke tarteka ostarteren bat irekitzea. Hegoaldean, aldiz, hodeitza saretuago egongo da eta ateri egongo da. Alabaina, iluntzetik aurrera fronte bat gerturatuko da eta eguna giro bustiarekin amaituko dugu, batez ere ipar partean.

Larunbatean euria egingo du, batez ere goizean eta ipar isurialdean. Arratsaldean euria modu sakabanatuagoan egingo du eta Mediterraneo isurialdean atertu egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean biziago. Halaber, tenperatura maximoak ostiralekoak baino 2-3 ºC baxuagoak izango dira. Elur-kota 1.300 m inguruan kokatuko da eta Pirinioetan 1.100 m inguruan.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Udaberria