Gizartea -

Eguraldia

Hego-haizeak giroa epelduko du negua iritsi aurretik

18 ºC-ra iritsiko da tenperatura asteazkenean, eta ostegunera arte ez da euririk espero. Fronte hotz batek euria ekarriko du orduan. Araban, abisu horia jarriko dute izotzagatik.

Elorrio. Argazkia: ROberto Aizpitate Alberdi
Elorrio. Argazkia: ROberto Aizpitate Alberdi
Elorrio. Argazkia: ROberto Aizpitate Alberdi

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astean iritsiko da negua, larunbatean, baina astearen hasiera epela izango da, hego-haize gogorrari esker, eta ez da prezipitaziorik espero, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Gaur, orduek aurrera egin ahala, eguraldia egonkortu egingo da. Goizean, lainotuta egongo da, eta tarteka zaparradak sartuko dira itsasaldetik; isurialde atlantikoan, euria mardul egingo du. Elur-kota 1.200-1.400 metroan egongo da. Arratsaldean, atertu egingu du eta ostarteak zabalduko dira. Hori dela eta, eguneko minimoak azken orduetan neurtuko dira hainbat lekutan, eta baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan izotza egitea. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango.

Astelehenean, eguraldi eguzkitsua izango dugu, eta behe-lainoa barnealdeko haranetan. Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan, batez ere Ebro ibarrean, lainoak luze iraun dezake. Gainera, litekeena da barnealdeko zenbait lekutan izotza egitea egunaren hasieran eta amaieran, eta abisu horia egongo da indarrean Araban. Gainerakoan, zerua ia oskarbi egongo da, eta giro eguzkitsua izango dugu, arratsaldetik aurrera goi-hodei batzuekin. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira, haizea hegoaldetik finkatuko da, eta arratsaldean indar pixka bat hartuko du.

Asteartean, ostarteak izango dira nagusi. Hegoaldeko haizea harrotuz joango da, eta enbarazu egingo du tarteka. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira; minimoak, aldiz, aurreko egunetakoen antzekoak izango dira; beraz, izotza egingo du barnealdeko zenbait lekutan. Erdi-mailako hodeien eta goi-hodeien tarte hodeitsu batzuk izango dira zeruan, baina, oro har, giro eguzkitsua nagusituko da, behe-lainoarekin egunsentian.

Asteazkena izango da egun beroena, eta tenperaturak 18 ºC-raino iritsiko dira.

Ostegunean, berriz, aldaketa ekarriko du fronte batek. Euria eta hotza izango dira nagusi ostegunean eta ostiralean, eta larunbatean, 10 ºC-tik behera hasiko da negua.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak