Gizartea -

Alarmak

Larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko ariketak egingo dituzte asteotan, EAEn

Industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko saioak izango dira.

Larrialdi kimikoen abisua. Argazkia: Irekia
Larrialdi kimikoen abisua. Argazkia: Irekia
Larrialdi kimikoen abisua. Argazkia: Irekia

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AVEQ-KIMIKAk, EAEko Enpresa Kimikoen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko saioak egingo ditu datorren ekainaren 14an, 17an eta 18an.

Ariketak Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Punta Luzeron (Zierbenan) eta Lantaronen egingo dituzte, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko. Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez.

SEVESO araudiak substantzia arriskutsuak tartean dituzten istripu larrien prebentzioa arautzen du. Testuinguru horretan, sirenen eginkizun nagusia abisu-sistema indartzea eta berehalako alerta lortzea da, eraginpeko herritarrek istripu-kasuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak abian jar ditzaten.

Sirenek bi seinale-mota igorriko dituzte, argiak eta entzuteko moduan, arriskuko gune osoan: bata hodei toxikoagatiko alertaren hasiera adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alerta hasten denean, herritarrek toki itxian konfinatuta geratu beharko dute.

Ariketen egutegia:

Ekainak 14 - Hernani (Electroquimica de Hernani) 10:00etan

Ekainak 17 - Muskiz (Petronor) 10:00, Santurtzi (Bilboko Portua, Weylchem Bilbao) 11:00, Punta Luzero (TEPSA, Acideka) 11:30

Ekainak 18: Lantaron (Dekitra, General Quimica) 11:00

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi albisteak Hernani bideoak Eusko Jaurlaritza berriak Muskiz Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Abanto Zierbena albisteak Euskadiko kutsadura Arratia-Nerbioi azken ordukoa SOS Larrialdiak Ingurumena azken ordukoa Industria gaur