Gizartea -

Kanpaina

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako elikagai bankuek udaberriko bilketa hasi dute

Esnea, arroza, pasta, gailetak, haurrentzako produktuak, kontserbak, olioa eta lekaleak behar dira.

2023ko elikagai bilketa. Argazkia: EFE
2023ko elikagai bilketa
2023ko elikagai bilketa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko elikagai bankuek bilketa hasi dute lau lurraldeetako supermerkatuetan. Hain zuzen ere, gaur eta bihar (hilaren 24an eta 25ean) jasoko dituzte produktuak.

Ekimen honen asmoa da Elikagaien Bankuaren arreta eta laguntza jasotzen duten lagunek beren kabuz eros ezin ditzaketen produktuak jasotzea.

Kanpainan, hainbat elikagai katek hartuko dute parte, eta denda askotan utzi ahalko dira produktuak zein bonoak, Bankuak dituen beharrak betetze aldera, elkarteak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bestela, Elikagaien Bankuaren webgunearen bidez eta BIZUM aplikazioa erabilita ere egin ahal izango dira ekarpenak.

Esnea, arroza, pasta, gailetak, haurrentzako produktuak, kontserbak, olioa eta lekaleak behar dira, batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elikagaiak gaur albisteak Supermerkatuak Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Elikadura krisia