Gizartea -

Hezkuntza

Astelehenean irekiko da EAEko Batxilergoko zentroetan 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea

Apirilaren 19ra arte egongo da zabalik izena emateko epea. Bi bide daude horretarako: aurrez aurre, zentroetan bertan, eta online, Hezkuntza Sailaren webgunean.

Batxilergoko ikasleak ikasgela batean, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Batxilergoko ikasleak ikasgela batean, artxiboko irudi batean
Batxilergoko ikasleak ikasgela batean, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak datorren astelehenean (apirilak 8) irekiko du EAEko Batxilergoko zentroetan, publikoetan zein itunpekoetan, 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea.

Azken urteotan bezala, bi bide egongo dira izena emateko: aurrez aurre, zentroetako idazkaritza bulegoetan, eta online, Hezkuntza Sailaren webgunean.

Orotara, Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 200 zentro inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ondorengo lau modalitate hauetan: Zientzia eta Teknologia; Giza eta Gizarte Zientziak; Batxilergo Orokorra, eta Arteak.

Abian den ikasturte honetan, 32.704 ikasle ari dira Batxilergoa egiten EAEn.

Apirilaren 8tik 19ra (biak barne) egongo da zabalik eskabideak eta dokumentazioa entregatzeko epea. Maiatzaren 7an argitaratuko da onartuen behin-behineko zerrenda.

Maiatzaren 14ra arte (egun hori barne) izango da behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko aukera, eta maiatzaren 21ean argitaratuko dira behin betiko zerrendak. Ohiko matrikula aldia, berriz, ekainaren 17an hasi eta uztailaren 2an amaituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntza Gazteak albisteak Umeak