Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi gizon kartzelara bidali dituzte Santurtzin emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Erasoa martxoaren 9an jazo zen, Mamariga auzoko etxebizitza batean. Ustezko bi bortxatzaileak, 24 eta 35 urtekoak, astelehenean atxilotu zituzten eta atzo epailearen esku utzi.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Guardia Epaitegiak espetxera bidali ditu 24 eta 35 urteko bi gizonezko, Santurtzin (Bizkaia) emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Eraso matxista martxoaren 9an gertatu zen Bizkaiko udalerriko Mamariga auzoko etxebizitza batean. Biktimak salatu zuenez, diskoteka batean ezagutu zituen gizonak eta etxebizitza batera joan zen eurekin. Han, bere onespenik gabe, sexu erasoa egin zioten bi gizon matxistek. 

Salaketa jarri ostean, ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak ustezko erasotzaileak identifikatu eta atxilotzeko. Astelehenean hartu zituzten atxilo, Santurtzin bertan, sexu eraso delitua egotzita. 

Atxilotutakoak ertzain-etxera eraman zituzten, eta atzo igaro ziren epailearen aurrera. Honek kartzelara bidali zituen biak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Santurtzi Bizkaia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak