Gizartea -

Indarkeria matxista

Turista espainiar bat taldean bortxatu dute India iparraldean

Emakumea eta bere senarra, espainiarra bera ere, bizikletan ari ziren itzuli bat egiten inguru horretan. Erasotzaileetako hiru atxilotu dituzte.

Emakumea artatu duten ospitalea. Argazkia: EFE
Emakumea artatu duten ospitalea. Argazkia: EFE
Emakumea artatu duten ospitalea. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turista espainiar bat taldean bortxatu dute India iparraldean, senarrarekin batera oporretan zegoela, iturri ofizialetatik jakinarazi dutenez.

Emakumea eta bere senarra, espainiarra bera ere, bizikletan ari ziren itzuli bat egiten inguru horretan, iturri diplomatikoen esanetan.

Bertako agintarien arabera, emakumea eta senarra kanpin-denda batean ari ziren lo egiten Dumka barrutian, Jharkhand estatuko leku apartatu batean, ostiralean, eta gizon talde batek eraso egin zien lo egiten ari zirenean.

EFE albiste-agentziak aipatutako iturri batzuek baieztatu dute emakumea ospitale batean dagoela osasun arreta jasotzen.

Pitamber Singh Kherwar poliziak kazetariei adierazi dienez, erasoa jaso zuen bikoteak emandako deskribapenean oinarrituta, "pertsona batzuk atxilotu ditugu, eta gainerako akusatuak ere harrapatuko ditugu. Biktimak zazpi bat gizonezko zenbatu zituen, eta hiru atxilotu ditugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Espainia albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak India Matxismoa Asia albisteak Sexu erasoak gaur