Gizartea -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Tolosako sexu erasoak, Ertzaintzaren karga eta nekazaritza sektorea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Tolosako sexu erasoak: Gaur utziko dituzte epailearen esku Tolosako sexu erasoekin lotutako atxilotutako bi gizonak. Bitartean, Tolosak eraso horiek gaitzetsi ditu bart. Protesta egin dute zezen-plazan, txarangek plazari buelta eman ostean. Bertan izan dira zinegotziak, EH Bilduko Adu Martinez de Rituerto alkatea eta inauterietan parte hartzen duten taldeak.
- Ertzaintzaren karga: Ertzaintzaren sindikatu Ernek, Esanek eta Sipek Josu Erkoreka Segurtasun sailburuari eskatu diote defenda dezala agenteen jokabidea, Tolosako "gertakari larrien" harira.
- Nekazaritza sektorea: Gasteizen, euskal administrazioek nekazaritza sektorearentzat Euskadin adostutako neurriak ezagutaraziko dituzte. Besteak beste, Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak hartuko du parte ekitaldian.