Inauteriak 2020

1 / 13 Hurrengoa
Ertzaintzak ondorioztatu du foam jaurtigai batek zauritu zuela Villabonako gaztea, errebotez

Ertzaintzak ondorioztatu du foam jaurtigai batek zauritu zuela Villabonako gaztea, "errebotez"

Txostenaren hipotesi nagusia da beste pertsona baten besoan jo ondoren "errebotez" zauritu zutela 16 urteko mutila begian. Ertzaintzaren jokaera protokoloen araberakoa izan zela ere badio txostenak.
Maddi, Mikel eta Ane neba-arrebek irabazi dute inauterietako argazki lehiaketa

Maddi, Mikel eta Ane neba-arrebek irabazi dute inauterietako argazki lehiaketa

Maddi, Mikel eta Ane "Alizia herrialde miragarrian" ipuinetako pertsonaiak bezala mozorrotu dira eta 3 klubaren opari sorta eskuratu dute. Zorionak eta eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi.
Tolosan zauritutako hirugarren pertsonak ''botilakada bat'' jaso zuela deklaratu zuen, Erkorekaren esanetan

Tolosan zauritutako hirugarren pertsonak ''botilakada bat'' jaso zuela deklaratu zuen, Erkorekaren esanetan

Hirugarren salaketa bati buruz galdetu diotenean, sailburuak esan du pertsona hori anbulantzia batek artatu zuela eta kristalezko botila batek jo zuela adierazi zuela.

Tolosan zauritutako 16 urteko gaztearen familiak gertatutakoa salatu du Auzitegian

Tolosan zauritutako 16 urteko gaztearen familiak gertatutakoa salatu du Auzitegian

Balizko prozesu judizialean akusazio partikular gisa aurkeztuko dira.Bestalde, 16 urteko gaztea artatzen ari diren osasun-langileek lesio gehiago atzeman dituzte zaurituaren begian, eta ezkorragoak dira.
Aske utzi dute Tolosako sexu erasoengatik atxilotutako bigarren gizona

Aske utzi dute Tolosako sexu erasoengatik atxilotutako bigarren gizona

37 urteko atxilotua gaur igaro da epailearen aurretik, eta behin-behinean aske gelditu da, bermerik eta kautelazko neurririk gabe. Halaber, 28 urteko atxilotua karguekin aske gelditu zen atzo.
Josu Erkoreka: ''Barne ikerketa prozesu garantista da, baina ez da egun batetik bestera egiten''

Josu Erkoreka: ''Barne ikerketa prozesu garantista da, baina ez da egun batetik bestera egiten''

Sindikatu batzuek Ertzaintzaren Tolosako jarduna defendatzeko egin dioten eskaerari buruz galdetu diotenean, sailburuak esan du sindikatu horiek argi utzi beharko luketela gertatutakoari buruzko barne-ikerketa bat egitea edo mediku forentse batek txosten bat egitea nahi duten ala ez.

Sardinaren ehorzketak amaiera eman die Bilboko aratusteei

Sardinaren ehorzketak amaiera eman die Bilboko aratusteei

Farolin eta Zarambolas buru dituen musikari, bertsolari, dantzari eta zirku artisten segizio batek lagundu dio Sardinari bere agurrean. Arriaga plaza Sardinaren erretzearen lekuko izan da.

Albiste izango dira: Tolosako sexu erasoak, Ertzaintzaren karga eta nekazaritza sektorea

Albiste izango dira: Tolosako sexu erasoak, Ertzaintzaren karga eta nekazaritza sektorea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tolosak inauterietan izandako sexu-erasoak gaitzetsi ditu

Tolosak inauterietan izandako sexu-erasoak gaitzetsi ditu

Protesta egin dute Tolosako zezen-plazan, txarangek plazari buelta eman ostean. Bertan izan dira zinegotziak, EH Bilduko Adu Martinez de Rituerto alkatea eta inauterietan parte hartzen duten taldeak.

Tolosan larri zauritutako adingabeak ziurtatzen du Ertzaintzaren "pilotakada batek" jo zuela

Villabonako 16 urteko gaztearen senideek Euskadi Irratiari jakinarazi diotenez, hori esan zion adingabeak anbulantzian artatu zuen osasun-langileari. Halaber, azpimarratu dute gazteak ez zuela parte hartu Ertzaintzaren karga eragin zuen borrokan.
Fidantzarik gabe behin-behinean espetxera bidali dute bi sexu-eraso egotzita Azpeitian atxilotutako gizona

Fidantzarik gabe behin-behinean espetxera bidali dute bi sexu-eraso egotzita Azpeitian atxilotutako gizona

Bien bitartean, Ertzaintzak ikerketa zabalik dauka, bi gertakariak argitzeko. Igandean izan ziren erasoak, Azpeitiko inauterietako Elegante Egunean.
Euskal Herriko inauterietako mozorro onenak

Euskal Herriko inauterietako mozorro onenak

Medikuak, hegazkineko bidaiariak, dantzariak, amish komunitate bat… mota guztietako mozorroak ikusi ahal izan dira Euskal Herriko herrietan inauteri hauetan. Hemen ikus ditzakezu mozorro onenetako batzuk.

Albiste izango dira: Sexu erasoak Azpeitian, greba Bilbobusen eta Tuvisan eta Irratiaren Nazioarteko Eguna

Albiste izango dira: Sexu erasoak Azpeitian, greba Bilbobusen eta Tuvisan eta Irratiaren Nazioarteko Eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Adingabe bat larri zauritu dute Tolosan Ertzaintzaren karga batean

Adingabe bat larri zauritu dute Tolosan Ertzaintzaren karga batean

Taberna batean abiatu eta kalean jarraitu duen borroka bat sakabanatzeko asmoz, agenteek istiluen kontrako materiala erabili dute eta, dirudienez, 16 urteko gazte bat zauritu dute, pilotakada baten ondorioz. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariak argitzeko.
Elkarretaratze jendetsua Azpeitian, salatutako bi sexu-erasoak gaitzesteko

Elkarretaratze jendetsua Azpeitian, salatutako bi sexu-erasoak gaitzesteko

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta dagoeneko atxilotu bat dago bi erasoak egotzita. Azpeitiko Udalak inauteriak bertan behera utzi ditu.

Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, bi emakumeri sexu erasoak egitea leporatuta

Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, bi emakumeri sexu erasoak egitea leporatuta

Ertzaintzak EITB Mediari baieztatu dionez, bi sexu eraso izan ziren Azpeitiko inauterietako Elegante Egunean eta pertsona bat atxilotu dute ustez bi kasuekin zerikusia duelakoan. Udalak elkarretaratzea deitu du eta bertan behera utzi ditu gaurko deituta zituen ekitaldiak.
'Astelenita' eguna ospatu dute Tolosan, inauterien bosgarren egunean

'Astelenita' eguna ospatu dute Tolosan, inauterien bosgarren egunean

'Astelenita' inauteri asteko egunik aipagarrienetako bat da Tolosan. Eguraldia alde dutela, kalera atera dira musikaren erritmoan dantzatzera.

'Markitos' epaitu eta erre dute gaur Zalduondon, Arabako landa-eremuko inauteririk zaharrenetarikoan

'Markitos' epaitu eta erre dute gaur Zalduondon, Arabako landa-eremuko inauteririk zaharrenetarikoan

Markitos da herriko maltzurkeria guztien arduraduna eta horregatik, urtero moduan, herriko kaleetatik ibili ondoren epaiketa egin eta sutan erre dute. Arabako herri txikienetakoa da Zalduondo, eta bertako inauteriak Arabako zaharrenetarikoak dira.

Mozorroen festak eta protestak bat egin dute Tolosan Zaldunita egunean

Mozorroen festak eta protestak bat egin dute Tolosan Zaldunita egunean

Gaur bai, mozorroz eta karrozaz bete da Tolosa, irudimena eta umorea bor-bor, baina dena ez da festa izan. Eguerdian, bi orduz, karrozak itxi, musika jaitsi eta eserialdia egin dute, orain arte erabilitako pabiloia saldu dutenez datorren urtean karrozak gordetzeko lekurik ez dutela izango salatzeko.

Pijamak eta mozorroak ikusgai nonahi Tolosan, Zaldunita egunean

Pijamak eta mozorroak ikusgai nonahi Tolosan, Zaldunita egunean

Diana jo bezain pronto, tolosarrak etxetik atera dira, pijama edo mozorroa jantzita, inauterietako egun handiaz gozatzera.

Eguraldia ez da oztopo izan Bilbon inauterietako desfileaz gozatzeko

Eguraldia ez da oztopo izan Bilbon inauterietako desfileaz gozatzeko

Irudimena eta giro ona Bilboko kaleetan, larunbat arratsalde honetan. Era guztietako proposamenak ikusi dira, baita lehiaketatik kanpo ere.

Inauteriak ''esnatzera'' iritsi da Momo jainkosa Donostiara

Inauteriak ''esnatzera'' iritsi da Momo jainkosa Donostiara

Euripean heldu da Gipuzkoako hiriburura Donostiako inauterietako pertsonaia nagusia. Haizearen ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute arratsaldean egitekoa zen inauterietako desfilea.

Bertan behera geratu dira, haizeagatik, arratsaldean Donostian eta Irunen egitekoak ziren desfileak

Bertan behera geratu dira, haizeagatik, arratsaldean Donostian eta Irunen egitekoak ziren desfileak

Eusko Jaurlaritzaren abisu horiak 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladak aurreikusten ditu gaur arratsalderako, eta, ondorioz, erabaki hori hartu behar izan dute, segurtasun-baldintzak ezin zirelako bermatu.
Hasi dira Rio de Janeiroko Inauteriak, Brasilgo festarik handiena

Hasi dira Rio de Janeiroko Inauteriak, Brasilgo festarik handiena

Sanbodromoan, sanba eskola nagusien desfileak hasi dira. Zazpi milioi lagun inguru izango dira egunotan hirian, bertakoak eta kanpotik joandakoak kontuan izanda. Munduko inauteri ospetsuenek 1.020 milioi dolarreko eragin ekonomikoa izango dute.

''Tolosako inauterietan antzerkia egiten dugu guk gozatzeko, ez ikusleentzako, eta hor dago magia''

''Tolosako inauterietan antzerkia egiten dugu guk gozatzeko, ez ikusleentzako, eta hor dago magia''

Tolosako inauteriak izan ditu hizpide Irati Hartsuaga inauterizale amorratuak "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, berak barruraino sartuta ditu inauteriak, baina bada herrian inauteriak gogoko ez dituenik; inauteriak bizitzeko modu asko daude. Txilaba, hiru mozorro eta dianako pijama jantziko ditu aurten.

Gaizka Lozano: ''Gaur egun ezin ditugu ulertu Mundakako aratusteak Atorrak eta Lamiak barik; biok gara bat''

Gaizka Lozano: ''Gaur egun ezin ditugu ulertu Mundakako aratusteak Atorrak eta Lamiak barik; biok gara bat''

Mundakan nortasun handiko herri-adierazpena dira aratusteak, eta Atorrak eta Lamiak ditu protagonista. Gaizka Lozano Atorra "Biba Zuek!" saioan izan da bertako ohiturez hitz egiteko. Horren ustez, Atorrena ez da mozorroa, Ator jantzi egiten dira.

Haurren desfilearekin hasi dira ofizialki Bilboko inauteriak

Haurren desfilearekin hasi dira ofizialki Bilboko inauteriak

10 ikastetxetako 1.600 haurrek parte hartu dute inauterietako desfilean. Albia lorategitik Plaza Barrirainoko ibilbidea egin dute, eta txokolatea jan dute amaieran.

Ozenki Tolosako txistulari taldea kalejiran atera da Ostiral Mehean, kaleak alaituz

Ozenki Tolosako txistulari taldea kalejiran atera da Ostiral Mehean, kaleak alaituz

Inauterietako Ostiral Mehean, txistulariak izan dira Tolosako kaleetan nagusi.

Inauteri euritsuak

Inauteri euritsuak

Gainera, larunbatean tenperatura nabarmen jaitsiko da, eta maximoak ez dira 9-12 ºC-tik pasatuko. Euri gehiago egingo du ekialdean, eta igande arratsaldean atertzera jotzea espero da.
''Gora Bihotzak'' saioko lagunen antzinako argazkiak mozorrotuta. Ikusi nahi?

''Gora Bihotzak'' saioko lagunen antzinako argazkiak mozorrotuta. Ikusi nahi?

Rantxera abeslaria, Elvis, Eroskiko kutxazain, hippie, pailazo, printzesa… "Gora Bihotzak" saioko lankideek inauterietan ateratako argazkiak erakutsi dituzte platoan.  

Laxaro Erregerena: ''15 urte nituela hasi nintzen joareak jotzen. Lehen aldi hartan ez nuen lorik egin''

Laxaro Erregerena: ''15 urte nituela hasi nintzen joareak jotzen. Lehen aldi hartan ez nuen lorik egin''

Laxaro Erregerena 55 urtez izan da Iturengo joalduna. WAshingtonen, Parisen, Bartzelonan edota Madrilen izan da joareak jotzen.

Lehertu da jaia Tolosan

Lehertu da jaia Tolosan

Sei egunez, koloreak, festa giroak eta, batez ere, mozorroek aginduko dute herrian.

“Dida!” gizena, ostegun honetan, Tolosako inauterietatik zuzenean

“Dida!” gizena, ostegun honetan, Tolosako inauterietatik zuzenean

Verde Prato, Asier Gozategi, Belako taldeko Lander Zalakain eta Joseba Usabiaga igaroko dira inauterietarako prestatutako set berezitik.
Horrelakoak izango dira Bilboko aratusteak

Horrelakoak izango dira Bilboko aratusteak

Otsailaren 8tik 13ra bitartean, Bilboko aratusteen egitarauak doako eta publiko guztientzako hainbat jarduera programatu ditu, besteak beste, mozorro-lehiaketak eta eskoletako haur desfilea, zeinetan Farolin eta Zarambolas zeremonia-maisu izango diren.

Donostiak dibertimenduzko bederatzi eguni hasiera emango die Inauterietako Ostegun Gizenarekin

Donostiak "dibertimenduzko" bederatzi eguni hasiera emango die Inauterietako Ostegun Gizenarekin

26 konpartsak eta 2.400 pertsonak parte hartuko dute ohiko desfilean. Donostiako inauteriak 8an hasiko dira, sardina erre egingo dute asteartean, eta otsailaren 24an amaituko da desfile batekin Bidebietako kaleetan zehar.
3 klubeko kideen mozorroak

3 klubeko kideen mozorroak

Aurten ere, inauterietako argazki lehiaketa antolatu dugu. Igo inauterietako zure argazkia argazkiak atalera, eta 3 klubaren opari sorta bat irabazteko zozketan sartuko zara. Hauek dituzu orain arte jaso ditugun argazkiak!

Parte hartu 3 klubaren inauterietako argazki lehiaketan!

Parte hartu 3 klubaren inauterietako argazki lehiaketan!

3 klubeko kideak inauterietan zein dotore mozorrotu diren ikusi nahi dugu. Horretarako, igo inauterietako zure argazkia, eta 3 klubeko opari-sorta irabazteko zozketan sartuko zara.
Kresalako Inude eta Artzainen Konpartsak Donostiako kaleak girotu ditu

Kresalako Inude eta Artzainen Konpartsak Donostiako kaleak girotu ditu

Inudeen eta artzainen arteko gorteatzea irudikatzen du desfile tradizional horrek. 

Kaldereroek Donostiako inauteriak iragarri dituzte, zartagin eta mailu hotsekin

Kaldereroek Donostiako inauteriak iragarri dituzte, zartagin eta mailu hotsekin

Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak desfilea egin du larunbat gauean Gipuzkoako hiriburuko kaleetan barrena, inauteriak abiatuz.

Eguzkia eta egonkortasuna, Ostegun Gizenak ekarriko duen aldaketaren atarian

Eguzkia eta egonkortasuna, Ostegun Gizenak ekarriko duen aldaketaren atarian

Ostegunean iritsiko dira lehenengo prezipitazioak, eta eguraldia ezegonkorra izango da inauterietako asteburu osoan.
1 / 13 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena