Gizartea -

EGURALDIA

Inauteri euritsuak

Gainera, larunbatean tenperatura nabarmen jaitsiko da, eta maximoak ez dira 9-12 ºC-tik pasatuko. Euri gehiago egingo du ekialdean, eta igande arratsaldean atertzera jotzea espero da.

Haurrak aterkiekin. Argazkia: EFE
Haurrak aterkiekin. Argazkia: EFE
Haurrak aterkiekin. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuak euria eta tenperaturen beherakada nabarmena ekarriko ditu, eta inauterietako desfile bat baino gehiago bustiko da, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Gaur, arratsaldean nabarituko ditugu aldaketarik nabarmenenak. Hego-mendebaldeko haizearekin hasiko dugu eguna, aurreko egunean baino indar gutxiagorekin ibiliko da, baina bolada gogor batzuekin. Goizean, euri txikia egingo du, batez ere ekialdean, baina goizak aurrera egin ahala, atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira eguerdi inguruan. Arratsaldean, hodeiak ugaritu eta euria egingo du, arratsalde-gau partean zaparrada mardulak botako ditu eta haizeak ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak behera egingo du, eta eguneko minimoak azken orduetan neurtuko dira.

Larunbatean, nabarmen hoztu eta euria egingo du. Goizaldean, euria txoko guztietara iritsiko da; goizetik aurrera, berriz, zaparradak botako ditu tarteka. Zaparrada horiek sarriago botako ditu goizean eta gauean, eta batik bat isurialde atlantikoaren ekialdean egingo du, eskualde horietan arratsalde-gau partean zaparrada handiak izan daitezke. Arratsaldeko lehenengo orduetan, aterrune luzeak izango dira. Tenperaturak behera egingo du, eta maximoak 9-12 ºC-ren bueltan geratuko dira. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta bereziki zakar joko du kostaldean eta Ebroko ibarrean. Elur-kota 1000-1200 metro ingurura jaitsiko da.

Igandean, eguraldiak lasaitzera egingo du orduak igaro ahala. Egunaren lehen partean, zaparrada batzuk botako ditu isurialde atlantikoan; arratsaldean, ordea, pixkanaka, atertzera egingo du. Tenperatura maximoetan ez da gorabehera handirik izango, baina minimoak pixka bat jaitsiko dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da, zakar samar tarteka. Elur-kota 1000-1200 metro inguruan egongo da goizaldean eta goizean goiz.

Astelehenetik aurrera, hego-mendebaldeko haizeak giroa epelduko du, baina euria egiten jarraituko du. Asteazkenera arte, berdin jarraituko du, baina atertzera joko du ordutik aurrera.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Inauteriak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak