Gizartea -

Osasuna

Musukoa ez da derrigorrezkoa izango Nafarroako osasun zentroetan astelehenetik

Arnas birus kasuek behera egin dute bigarren astez jarraian Foru Erkidegoan. Horrenbestez, musukoa erabiltzea gomendioa izango da, baina ez halabeharrezkoa.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Musukoa ez da derrigorrezkoa izango astelehenetik Nafarroako osasun zentroetan. Nolanahi ere, erabiltzea gomendioa izango da.

Fernando Dominguez Osasun kontseilariak iragarri duenez, arnas birus kasuek behera egin dute bigarren astez jarraian, eta ondorioz, bete egin da jada Espainiako Gobernuak ezarritako baldintza maskararen erabilera derrigorrezkoa izan ez dadin.

Bestalde, EAEn, gripe kasuek behera egin zuten joan den astean, 5 asteren ostean lehen aldiz, eta aste honetako datuak ezagutzea falta da oraindik, musukoa bertan ere erantziko duten baieztatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gripea Koronabirus-agerraldiak Nafarroako Osasun Zerbitzua Maskarak Anbulatorioak albisteak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa