Gizartea -

TEKNOLOGIA

Aldizkako barauaren ondoren... iritsi da baraualdi digitala

Kontua ez da teknologia gure bizitzatik erabat ezabatzea, neurriz eta irizpide batzuekin erabiltzea baizik. Ikerketa batzuk pertsonen osasun mentala eta emozionala hobetzen laguntzen dutela ondorioztatu dute; beste batzuk, baina, erabilera-denborak eta ongizateak harremanik ez dutela uste dute.

EITB MEDIA
EITB MEDIA
EITB MEDIA

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Internet eta sare sozialak osasungarriak izan daitezke erabilera egokia egiten bada, baina, kaltegarriak, ondo erabiltzen ez badira; bakoitzaren esku dago hori. Zenbait ikerketen arabera, gailu mugikorren gehiegizko erabilerak eragin negatiboa izan dezake gure osasun fisiko eta mentalean, eta antsietatea, estresa eta depresioa ere eragin ditzake. Hala ere, bada erabilera-denboraren eta ongizatearen artean loturarik ikusten ez duenik ere.

Zalantzarik ez dago norberak dakiela marra gorria non dagoen, eta noiz bihurtzen den kaltegarria gure osasunerako. Azken boladan barauladi digitala bolo-bolo dabilen kontzeptua da, baina zer da? Bada, Internetera konektatzen gaituzten gailu elektroniko guztietatik, hala nola mugikorretik, tabletetik edo ordenagailutik, borondatez deskonektatzea denbora-tarte jakin batean.

EITB MEDIA

Egia da informazioaren aroan bizi garen honetan zaila dela konexio digital horretatik aldentzea, eta barealdi digitalaren asmoa ez da mundu digitaletik urruntzea, baizik eta erabilera kontrolatzen ikastea.

Konexio-denbora mugatzea eta deskonexio-ordu txikiez gozatzea, edo ohiturak aldatzea izan daitezke, adibidez, aukeretako batzuk. Zenbat denbora ematen duzu sare sozialetan? Eta mugikorrera konektatuta?

Adikzio horretatik ateratzea ez da erraza, eta lehen urratsa da adikzio hori duzula aitortzea da. Badira patroi batzuk mugikorrarekiko mendekotasuna duzun ala ez jakiteko:

EITB MEDIA

Baraualdi digitala etenaldi berritzaile gisa aipatzen dute zenbaitek, baina, mundu digitalak gidatutako mundu batean posible al da barauldia egitea?

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba EAE gaur Sare sozialak albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak