Gizartea -
AZTERKETAK
1.200 hautagaik egingo dute MIR azterketa gaur Hego Euskal Herrian
Leioako campusean eta Iruñekoan izango dira probak, eta Medikuntzako ikasleak ez ezik, besteak beste, Erizaintzakoak, Farmaziakoak eta Psikologiakoak ere aurkeztuko dira.
eitb media
Egun garrantzitsua da gaurkoa Medikuntzako ikasleentzat. Izan ere, gaur egingo dute BAME (Barneko Mediku Egoiliar) edo MIR (Médico Interno Residente) plazak esleitzeko azterketa Espainiako Estatuan, Osasun Prestakuntza Espezializatuko plaza bat lortzeko asmoz.
12.000 plaza inguru atera ditu Espainiako Osasun Ministerioak, eta 30.000 pertsona aurkeztuko dira horietako bat lortzeko ahaleginean.
Hego Euskal Herrian, Leioako campusean eta Iruñekoan egingo dute azterketa 1.200 hautagaik. Azterketak ez ditu Medikuntzako ikasleak bakarrik bilduko, plazak Erizaintza, Farmazia eta Psikologiako ikasleentzat ere badirelako, baita Biologia, Fisika eta Kimikako ikasleentzat ere.
Medikuen kasuan, Dermatologia eta Kirurgia Plastikoa dira espezialitate eskatuenak. Familia medikuen plazak, berriz, ez dira betetzen.
Azterketak 16:00etan hasiko dira.