Gizartea -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Pelletak euskal kostaldean, Kongresuko bozketen ostekoa eta Korrikaren ibilbidea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Pinportak Galiziako kostaldean. Argazkia: EFE
Pinportak Galiziako kostaldean
Pinportak Galiziako kostaldean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pelletak euskal kostaldean: Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi duenez, gaur , osteguna, "datu eztabaidaezinak" izango dituzte Arenako hondartzan aurkitutako plastikozko hondakinak "Toconao" ontziaren isurketarenak ote diren jakiteko, eta aukera guztiak "irekita" daudela azpimarratu du. Sailburuak adierazi duenez, laginak Aztin eta Gaikerren aztertzen ari dira, eta Galizian jasotako analisiekin alderatuko dira.

- Kongresuko bozketen ostekoa: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak legealdiko lehen azterketa gainditu du; izan ere, krisiaren aurkako neurri-sortaren eta omnibus dekretu garrantzitsuak aurrera ateratzea lortu du azkenean, Juntsen babesari esker, ozta-ozta akordioa itxi ostean. Hala ere, zenbait bozketa errepikatzea beharrezkoa izan da.

- Korrikaren ibilbidea: Korrikaren 23. edizioa Irundik abiatuko da martxoaren 14an, hamaika egun geroago, martxoaren 24an, Baionan amaitzeko. "Harro Herri" lelopean, Euskal Herriko bazter denak zeharkatuko ditu, urratsez urrats, euskararen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko. Ostegun honetan, ibilbide osoa ezagutaraziko dute antolatzaileek, hau da, herri bakoitzetik zein egunetan igaroko den jakinaraziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Euskara Korrika 2024 Zer gertatu da gaur Bizkaian? Espainiako Gobernua argazkiak Euskal Kostaldea Pedro Sánchez Gizartea bideoak Eguneko albisteak Kultura Albisteak Galizia albisteak Ekologia gaur Asturias Euskadiko kostaldea albisteak Kutsadura gaur Junts per Catalunya gaur