Gizartea -

Elur eta euri denboralea

Abisu horiak asteburu osorako EAEn elurragatik eta euriagatik

Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik eta euriagatik gutxienez larunbat gauerdira arte.

Belagua elurtuta, 2023ko otsailean. Argazkia: Alfonso Alastuey Garde.
Belagua elurtuta, 2023ko otsailean. Argazkia: Alfonso Alastuey Garde.
Belagua elurtuta, 2023ko otsailean. Argazkia: Alfonso Alastuey Garde.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan 1.000 metrotik behera elurra egiteko arriskua dela-eta ezarritako alerta horia igandera arte luzatu du, urtarrilaren 7ra arte, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larunbatean, urtarrilaren 6an, abisu horia ezarriko da egun osoan 1.000 metrotik behera elurra egin dezakeelako. Elur-kota 800-1.000 metro inguruan kokatuko da, eta 700-900 metrora jaitsiko da egunean zehar, batzuetan beherago.

Gainera, ostiral eguerditik larunbat eguerdira arte abisu horia egongo da indarrean, prezipitazio handiak izateko arriskuagatik. Iragarpenen arabera, zaparrada ertainak eta ugariak botako ditu, ugariagoak eta iraunkorragoak isurialde atlantikoan, eta trumoi ekaitzak izan daitezke, batez ere egunaren lehen partean, eta txingorra ere egin dezake.

Igandean, berriro aktibatuko da abisu horia 1.000 metrotik behera elur arriskuagatik, egun osorako. Elur-maila 700-800 metroan kokatuko da, eta 600 metrora ere jaitsi daiteke, batez ere goizaldean eta gauean.

Zaparrada txiki-ertainak aurreikusi dira, sarriagoak eta ugariagoak isurialde atlantikoan eta egunaren lehen partean.

Nafarroa

Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du ostiral honetan, 18:00etatik larunbat gauerdira, Nafarroako isurialde atlantikoan, erdialdean eta Pirinioetan elurra egiteko arriskuagatik.

4 zentimetro inguruko elur-geruza pilatu daiteke Nafarroako ipar-mendebaldeko mendialdean 700 metrora, eta 10 zentimetro ingurukoak Pirinioetan, 1.100 metrora.

Aemetek abisu horia aktibatuko du, halaber, isurialde atlantikoan eta erdialdean euria egiteko arriskuagatik, ostiraleko 18:00etatik larunbat gauerdira arte.

Ipar Euskal Herria

Meteo Francek abisu horiak aktibatu ditu gaur eguerdian euriteengatik, ekaitzengatik, elur eta izotz arriskuengatik eta olatuengatik, eta gutxienez larunbat gauerdira arte izango dira indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Alerta meteorologikoak Denboraleak Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak Hotz boladak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea Pirinioak